"LA REGENTA"

"LA REGENTA"

Datos del evento

Organizado por

teatroarriaga.eus

Donde

Arriaga Antzokia

Cuando

Del 08/03/2025 al 09/03/2025

La Regenta —1884an argitaratu zen— XIX. mendeko espainiar literaturako eleberri nabarmenetako bat da, eta historiako garrantzitsuenetakoa, kritikari askoren ustez. Vetusta hirian dago girotuta. Gainezka egiten duen desio- eta maitasun-grinaren eta herriko gizarte-moralaren kateen eta traizioaren arteko borrokari buruzko istorio bat kontatzen du. Antzezlan naturalista horrek gogortasunez irudikatzen du goi-klase alferraren eta moral hipokrita eta itogarria inposatzen duen kleroaren mende dagoen probintzietako hiri bateko giroa. Ana Ozores da protagonista, don Victor Quintanarrekin ezkondu den neska eder gaztea. Vetustako entzutegiko lehendakari ohia da Quintanar, protagonista baino askoz zaharragoa, berekoia, eta, neurri batean, errealitatearekin zerikusirik ez duen mundu batean bizi da. Ana larrituta bizi da bere ezkonbizitzan. Bizi duen frustrazioaren ondorioz, don Álvaroren, hiriko donjuanaren, atzaparretan erortzen da, bai eta bere aitorlearen, don Fermín de Pasen, atzaparretan ere. Horrek bere emaztea izatea nahi du neskatxa. Egilea: Leopoldo Alas Clarín.
Moldaketa: Eduardo Galán.
Zuzendaritza: Helena Pimenta.
Antzezleak: Joaquín Notario, Francesc Galcerán, Alex Gadea, Ana Ruiz, Pepa Pedroche, Lucía Serrano, Jacobo Dicenta eta Alejandro Arestegui.
Eszenografiaren diseinua: José Tomé eta Marcos Carazo.
Jantzien diseinua: Yaiza Pinillos.
Argiztapenaren diseinua: Nicolás Fischtel.
Jatorrizko musika eta soinu-espazioa: Iñigo Lacasa.
Koreografia: Nuria Castejón.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento