Bilboko Liburu Azoka 2024: Begiradak Elkarrizketa: "Maitasunak eta bekatu nagusiak", Karmele Jaio eta Goiartz Labandibarrekin"

Bilboko Liburu Azoka 2024: Begiradak Elkarrizketa: "Maitasunak eta bekatu nagusiak", Karmele Jaio eta Goiartz Labandibarrekin"

Datos del evento

Organizado por

kulturklik.euskadi.eus

Donde

Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)

Cuando

03/06/2024

Bilboko 2024ko Liburu Azokaren egitarauaren barruan. Bilboko 2024ko Liburu Azoka maiatzaren 30etik 9ra egingo da, Areatzan. 54. edizioa izango da eta, ohi bezala, 50 bat erakusmahai jarriko dira hainbat egile pasatuko dira azokatik. Literaturarekin Bidebarrietako Liburutegian egindako hitzordu hauek "Begiradak" elkarrizketa zikloarekin osatzen dira. Karmele Jaiok eta Goiatz Labandibarrek maitasun eta bekatu nagusiei buruz hitz egingo dute ekainaren 4an. Karmele Jaio gasteiztarrak hiru kontakizun-liburu ("Hamabost zauri", "Zu bezain ahul", "Ez naiz"), lau eleberri ("Amaren eskuak" - Euskal Literaturako libururik salduenetako bat-, "Musika airean", "Aitaren etxea" - Euskadi Literatura Saria-, "Maitasun kapitala") eta "Orain hilak ditugu" poesia liburuaren egilea da. Bere kontakizun batzuk hainbat hizkuntzatara itzuli dira eta zinemara eta antzerkira eraman dira. Kazetaritzan lizentziatua, Goiartz Labandibar komunikazioan eta gidoigintzan aritu da. Euskarazko narratiba laburreko hainbat liburu argitaratu ditu: "Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak", "Fotogramak", "Hala bazan. . . klixk!", "Hori zen dena", "Interpretazioa g minorrean" poema-liburua, haur literaturako "Hizkien alde" liburuak, besteak beste. Bere lehen eleberriarekin, "Bekatua", Ramiro Pinilla eleberri laburraren saria irabazi zuen 2021ean. Bere azken eleberriak, orain arte, "Putzua" eta "Zoo" dira.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento