EHUko Informatika Fakultatearen 50 urteak, 5 emakumek ikusiak

EHUko Informatika Fakultatearen 50 urteak, 5 emakumek ikusiak
Euskal Herriko eta euskararen teknologien alorreko funtsezko erakunde batek, EHUko Informatika Fakultatea, bere 50. urteurrena ari da ospatzen aurten. Antolatu dituztenen artean, mahaingurua datorren astean, martxoaren 4an: Bost emakumeren begirada. Maha-inguruko moderatzailea Olatz Arbelaitz irakaslea izango da, eta 50 urte hauen gaineko begirada eskainiko dute bost emakumeak:- Susana Mendiola Olaethea, 1986an Informatikan Lizentziatua.
- Ana Peña Suarez, 1995an Informatikan Lizentziatua.
- Maider Azanza Sesé, 2005ean Informatikan Ingeniaria.
- Nerea Alberdi Olaizola, 2007an Informatikan Ingeniaria
- Oneka Jauregi Mikelarena, 2016an Informatika Ingeniaritzan Graduatua. Ekitaldia izango da martxoaren 4an. 18. 00etan, Ada Lovelace aretoan Informatika fakultatean (EHUren Donostiako Ibaetako kanpusa). Babesten du EHUko Berdintasunerako zuzendaritzak.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento