"Kontukantari"

"Kontukantari"

Datos del evento

Organizado por

iortiakultura.com

Donde

Iortia Kulturgunea

Cuando

17/11/2024

Kontukantari ikuskizunak oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu, hauek reggae-a, rap-a edo blues-a bezalako erritmo desberdinetara eramanez. Protagonista bihurtzen diren txotxongiloen laguntzarekin, bidaia honetan Sandrak eta Botik betiko abestiak berrikusten dituzte, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikasi ditzaten.
Eta, horrela, arratoitxoak itsasontzi batera igotzen, lanera joan nahi ez duten Txonbo eta Ziku, edo Nana eta Granu azokan txakur bat erosten ikusiko ditugu. Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea. Euskarazko 10 haur-kantuen kontzertua. Musikaria: Roberto Castro “Boti”
Abeslaria: Sandra Fdz. Aguirre
Panpin eragileak: Itziar Fragua, Iñigo Eibar, Marta Alvarez
Musika moldaketak: Roberto Castro y Antxon Sarasua
Argiztapena: Victor Palacio
Soinu teknikaria: Jorge Perales
Produkzioa: Laenananaranja

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento