Sardinera Eguna 2024: "Agurea, urpekaria eta itsasoa"

Sardinera Eguna 2024: "Agurea, urpekaria eta itsasoa"

Datos del evento

Organizado por

Turismo Santurtzi

Donde

Portua

Cuando

05/10/2024

Itsasoak elkar ezagutzen ez duten bi pertsona elkartuko ditu, izenik gabeko leku batean. Zer esan ez dakitela, elkar laguntzen eta beren buruak erreskatatzen ikasiko dute. Ulises Agureak urteak daramatza itsasoan isuritako hondakin guztiak biltzen, ulertzen ez duen zibilizazio kontsumista eta suntsitzailetik urrun eta objetu hauei bigarren bizitza bat ematen. Felix Urpekaria itsasoko erronka zentzugabeenak gauzatzeagatik ezaguna da sare sozialetan eta ez da mugikorraren pantailatik haratago ikusteko gai. Ikasketa pertsonalean eta tolerantzian oinarritutako abentura, familia osoarentzat eta umorez josia. Bigarren aukerei, itsasorako hondakin-isurketei eta adingabeek sare sozialetan duten esposizio arriskutsuari buruzko istorioa da. Funtsean, gizatiarragoak izateko ikuskizuna. Fitxa artistikoa:- Antzezleak: Aroa Blanco, Iñaki Aguinaga, Álex Antúnez
- Dramaturgia: Izpiñe Soto
- Eszena-zuzendaritza: Izpiñe Soto
- Zuzendari-laguntzailea: Mar García Serrano
- Gorputz- eta mugimendu-zuzendaritza: Mar García Serrano
- Soinu-teknikaria: Iker González Salas
- Soinu-mundua: Ibon Aguirre
- Musika-konposizioa: Nerea Alberdi
- Jantziak: Iban López
- Eszenografia: Iñaki Ziarrusta, Iñaki Aguinaga
- Atrezzoa, maskarak eta txotxongiloak: Iñaki Aguinaga
- Euskaratzailea eta hizkuntzaren aholkularia: Nerea Lorente - Hortzmuga Teatroa
- Ekoizpena: Raúl Cancelo - Hortzmuga Teatroa
- Diseinu grafikoa: Vudumedia

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento