Bilbao Blues Festival 2024

Datos del evento
Organizado por
bilbao.eus
Donde
Areatza
Cuando
Del 25/07/2024 al 28/07/2024
Urteko musika-hitzordu gogokoenetako bat da. Generoaren nazioarteko erreferente gisa finkaturik, Bilbao Blues Festival jaialdiaren hirugarren edizioa uztailaren 25etik 28ra burutuko da. Agertoki nagusia den Areatzan izango diren lehen mailako kontzertuez betetako doako programazioa dago, eta herritar guztientzako jarduerak ere egingo dira hiriko hainbat lekutan. Jaialdiaren hasiera egunean Jam Session bat izango da Itsasmuseum-aren inguruan, eta bertan karteleko artistek parte hartuko dute. Baieztatutako lehen emanaldiak Martha High & The Soul Cookers eta Texasi eskainitako ‘Crossroads' bat dira. Kontzertu honetan Anson Funderburg, Mike Morgan eta Shawn Pittman arituko dira, Estatu Batuetako generoaren adierazgarri handienetakoak direnak. Funderburg, Morgan eta Pittman musikariek ibilbide luze eta arrakastatsua dute elkarrekin. Lehenengoak, Anson Funderburgh & The Rockets-eko egungo kideak, eszenatokietara igota darama 15 urte zituenetik, eta eragin handienen artean Freddie King eta B. B King nabarmentzen dira. Blues elektrikoa du ezaugarri Morganek, eta 14 album kaleratu ditu, gehienak The Crawl taldearen buru gisa. Shawn Pittman kantautore eta gitarristak, berriz, ibilbide oparoa du, eta Matt ‘Guitar' Murphy, Hubert Sumlin edo Lou Ann Barton bezalako artistekin egin du lan. Berretsitako bigarren taldea Marta High & The Soul Cookers da. Haren ‘front woman’ 30 urtez egon zen James Brown mitikoarekin agertokian, eta, ondorioz, bere emakumezko kantari beteranoena bihurtu zen. Gaur egun, bere taldearekin ez ezik, mundu osoan zehar dabil biraka Maceo Parkerren taldeko abeslari nagusi gisa, Brownekin batera jotzeagatik ere ezaguna. BILBOKO MISSISSIPPIABilbao Blues Festival 2024 jaialdiko kartelaren irudia gurpil-lurrunezko ontzi bat da, Mississippi estilokoa, eta itsasadarra Areatzaren parean zeharkatzen du, jaialdiaren alderik nagusiena igarotzen den tokian. Ilustrazioa Moriskette euskal estudioak egin du, duela ia 25 urtetik Sergio Pérez Berasategik zuzentzen duena. 2022ko irudia (bluesman bat eta Bilboko ikurra den bere baldosa esanguratsua protagonista zituena) eta 2023koa (emakumezko ahotsei omenaldi bat zena karolina gozoei keinu eginez) ere sinatu dituzte. “Jaialdia finkatu egin da dagoeneko, eta ezinbesteko hitzordua da genero hau maite duen jendearentzat; gainera, oso espezializatua da”, dio Pérez Berasategik. DOZENAKA MILA LAGUNEK DARDARA EGIN ZUTEN AREATZANJaialdiak Euskadiko hainbat lekutatik etorritako milaka pertsona bildu zituen iaz giro bikainean, baita munduko beste leku batzuetatik etorritakoak ere, hala nola Suitzatik, Alemaniatik, Kanadatik edo AEBtik. Lehen lerroko 13 talde igo ziren Areatzako eszenatokira: Rick Estrin & The Nightcats (2023ko Bilbao Blues Festival saria), Vasti Jackson bere The Mississippi Trinity bandarekin, Anthony Paul Soul Orchestra, Indigo Blues seikote katalana, Tia Carroll kaliforniarra, Shakura S, Aida, The Original Blues Brothers Band, Koko Jean & The Tonics, The Cinelli Brothers, Ghalia Volt, Bette Smith, Los Mambo Jambo Arkestra eta The Big Flyers bilbotarrak. JARDUERA PARALELOAKJaialdiaren aurre-irekieran Silvia Marsó eta Del Toro Blues Band-en "Blues & Roots" antzezlan musikal zirraragarria izan zen protagonista. Ondorengo egunetan beste jarduera arrakastatsu batzuk izan ziren, hala nola haurrei zuzendutako kontzertu pedagogikoak, boogie-woogie klaseak eta “Granujas a todo ritmo” dixie band-aren kalejira dibertigarria. NAZIOARTEKO ONARPENA DUEN ERAKUNDEAJaialdiaren erakunde sustatzaileak, Crazy Bluesek, musika-genero hau bultzatzeko nazioarteko sari nagusienak ditu: sustatzaile onenaren BBSA saria (Blues Behind the Scenes Award), European Blues Union-ek Azoresen 2019an emandakoa; eta K. B. A saria, nazioarteko jaialdi baten antolakuntzarik onenari (Keeping the Blues Alive), Memphis-eko Blues Foundation-ek 2015. urtean emandako munduko aintzatespen gorena.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.