Bilboko Korala Gertutik 2024: Eskolan Kantari

Bilboko Korala Gertutik 2024: Eskolan Kantari

Datos del evento

Organizado por

bilbao.eus

Donde

Santutxuko Ángeles Custodios Ikastetxeko Kapera)

Cuando

07/06/2024

2024ko Bilboko Korala Gertutik zikloaren barruan. Zortzigarren urtez jarraian, Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Elkarteak sustatutako Bilboko Korala Gertutik zikloak doako sei kontzertu eskainiko ditu Hiriko hainbat barrutitan, maiatzean eta ekainean. Emanaldiak, hil horietako zenbait ostiral eta larunbatetan hiriko toki enblematikoetan egingo direnak, paregabeko kultur esperientzia izango dira bertaratzen direnentzat. Izan ere, Bilboko Koral Elkarteko 300 interprete, koralista eta instrumentu-taldeetako kide baino gehiago beren musika partekatzeko eta Bizkaiko hiriburuan dagoen bikaintasun artistiko eta akademikoa erakusteko batuko dira. Ziklo hau amaitzeko, ekainaren 7an, 18:30ean, Santutxuko Ángeles Custodios Ikastetxeko Kaperan, Eskolan Kantarik beste emanaldi bat eskainiko du. Horrela, zikloari amaiera emateko ekitaldiko protagonistak etxeko txikienak izango dira, alegia, Bilboko Koral Elkarteak koru-prestakuntza ingurune zaurgarrietara eta irakaskuntza orokorreko ikastetxeetara eramateko garatzen duen gizarte- eta hezkuntza-proiektuko kideak

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento