Katapulta Tour Gipuzkoa 2024: AKALEIA

Katapulta Tour Gipuzkoa 2024: AKALEIA

Datos del evento

Donde

Andre Gobadarien Parkea (euria egingo balu, Kontxa Etxeberria Plaza)

Cuando

05/07/2024

2024ko Katapulta Tour Gipuzkoa programaren barruan. AKALEIA Oihana Rodríguez Zumaiako artista gaztearen proiektu musikala da. Izatez teklatu jolea eta estilo desberdinetako hainbat taldeetan jo izanaz gain, ibilbide luzea eta era askotakoa dauka musikaren munduan, txiki txikitatik eraikitzen hasi zen ibilbide bat. Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionalan piano klasikozko ikasketak bukatu ostean, Musikenen konposizio ikasketekin hasi zen eta hiru urtez bertan ikasten egon zen. Iadanik oholtza gainean esperientzia izan arren bai bakarrik bai bandarekin, aurten, bere bakarkako proiektuari hasiera ematea erabaki du abeslari bezala bere lehenengo lan luzea “Ondoloin” aurkeztuz. Diska honetan pop-musikatik metal-musikaraino doazen estiloak aurkitu daitezke, besteak beste, soinu indartsu eta elektroniko bereizgarriarekin bat eginda.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento