"Desiraren bideak" - Dantza konpainien eta sortzaileen topaketa

"Desiraren bideak" - Dantza konpainien eta sortzaileen topaketa

Datos del evento

Organizado por

addedantza.org

Cuando

07/06/2024

Desiraren bidea planifikatu gabeko bidea da. Oinezkoen zirkulazio errepikatuak belar-gainazal batean higatzen du. Oinezkoek erabiltzen dute lehentasunez edo izendatutako alternatibarik ez dagoenean, hiri-planifikatzaileek jendeak zer behar duen ulertzen ez dutenean gertatzen dena erakusten du. Topaketa honen helburua da bidezidor horiek marraztea eta ibiltzea, etorkizun posibleak irudikatzen jarraitzea, ibiltzea gustatzen zaizkigun bide alternatiboak partekatzea, zergatia ulertzea eta, agian, bideak planifikatzen dituztenekin partekatzea. Konpainien arteko topaketa honek desiratzeko, elkartzeko eta partekatzeko gunea izan nahi du. Gure ustez, funtsezkoa da elkarrekin topatzea eta komunitatea sortzea. Sortzaile gisa, sektore berekoak garela sentitu behar dugu, nahiz eta dantza oso ikuspuntu desberdinetatik ikusi eta tratatu, arazoak eta kezkak partekatzen ditugu. ADDErentzat elkarrizketa ezinbestekoa da gure lan-ildoak eraikitzeko, mugitzen zaituztena eta kezkatzen zaituztena jakitea oso garrantzitsua da guretzat. Horregatik, PDF (Pasaiako Dantza Festibala) Jaialdiaren programazioaren barruan dagoen topaketa honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. "DESIRAREN BIDEA" TOPAKETA: Ekainak 7, ostirala. Pasai-Antxo. IZEN EMATEAK: Maiatzaren 13tik 31ra info@addedantza. org helbidean. "Desiraren bideak" topaketaren programaTopaketaren antolatzailea, ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea. Laguntzaileak, PDF Festibala, Haatik Dantza eta Pasaiako Udala. Babesa, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento