BEGIHANDI #45 Gasteiz - HARROBY

BEGIHANDI #45 Gasteiz - HARROBY

Datos del evento

Organizado por

eidedesign.eus

Cuando

17/10/2024

Urriaren 16tik 18ra Gasteizen egingo den BASQUERVILLE diseinu eta teknologia jaialdiaren espirituak harrapatu du EIDE, eta talentu gazteari hitza emateko formatu aldaketa batekin dator.  Datorren urriaren 17an BEGIHANDI HARROBY egingo da duela gutxi ireki den Izaskun Aurre Kulturgunean – Gasteiz Antzokian. Ekitaldiak betiko izaera informala eta doakoa izango du, sormen-komunitatea konektatzeko beste aukera berri bat eskainiz, kasu honetan jaialdiaren osagarri gisa. Nolakoa izango ote da euskal diseinua etorkizunean? Nola bizi dute ogibidea protagonistek? Teknologiarekin harreman estua duten esparruetan dihardute, hala nola brandingean, diseinu grafikoan, web diseinuan edo motionean. Hurbil zaitez bertako 6 gazteen eskutik beraien gaitasunak ezagutzera:- Garazi Conde Orube
- Julen Asga
- Irati Antia Zuaznabar
- Xabier Isasti – Sin Título-1
- María Perea
- Unai Arruti19:30ean hasiko da, Basquervillera doazenei itxaroteko. Betiko lez leku mugatuak egongo dira; beraz, erreserbatu zurea lehenbailehen!Kartelaren diseinua EIDEko bazkidea den Xabier Isastik (Sin Título-1) egin du, EIDEko bazkidea den Asier Iturraldek (Studio Gastón) egindako 2024ko BEGIHANDIren irudi orokorra osatuz.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento