"Metamorfosien jokoa"

"Metamorfosien jokoa"

Datos del evento

Organizado por

lemoa.net

Donde

Kotxepin Kultur Etxea

Cuando

20/09/2024

Ikuskizun interaktiboaZoruaren gainean dagoen joko – taulan, publikoak istorioak, panelak eta musikak hauta ditzake, elementu guztiekin koreografia anitza sortu arte. Taula, irudi marraztuak dituzten lauki handiez osatuta dago. Publikoaren pertsona bakoitzak karta bat jasotzen du. Kartekin eta sortzen diren istorioekin jolastuz, Metamorfosiak hedatzen dira taula gainean. Metamorfosi bakoitzak soinu-giro bat dakar, publikoaren proposamenez Lucia Chamorro artistak berehala inprobisatzen duena. Elementu guztiekin: istorioak, musikak eta mugimenduak, koreografia anitza sortzen da, eta ikusleak gonbidatuta daude koreografia horretara parte hartzera. Metamorfosien Jokoak, Emanuel Cocciaren ideia filosofikoa garatzen du: izaki bizidun guztiok, gizakitik hasi eta bakterioetaraino, bizitza bera partekatzen dugu, hasiera eta amaierarik gabe, mendeetan zehar transmititu dena eta benetan inorena ez dena. Bizitza collage iraunkor eta natural bat bezala, kosmikoa eta nahigabekoa, guztiok parte hartzen duguna eta unibertsoko elementuak nahasteko joera duena. Sarrerak:- Umeak 3 €
- Helduak 6 €Fitxa artistikoa:- Jokoaren gidariak: Ainhoa Pineda eta Joana Ocaña
- Escenografía: Marta Beltrán
- Musika: Lucía Chamorro
- Jantziak: Sinpatron
- Koreografia: Eguzki Zubia
- Zuzendaritza Artistikoa: Elena Bezanilla,
- Filosofian laguntzea: Jose Romero
- Argazkiak: Jose Antonio Gutiérrez “Guti”
- Bideoa: Vanesa Baños, Lucía Chamorro
- Banaketa: Rue2
- Ekoizpena: PANTZART

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento