Zirkualde 2024: "Copyleft"

Zirkualde 2024: "Copyleft"

Datos del evento

Organizado por

bilbao.eus

Donde

Ametzola Parkea

Cuando

19/09/2024

Zirkualde zirkuko arte garaikideen jaialdialdiaren egitarauaren barruan. Iraupena: 45′

Kirolari itxura duten bost malabarista ageri dira taula gainean, eta beroketa-ariketak egiten dituzte ikusleen aurrean. Giroak Pasoliniren ragazzi direlakoak ekartzen ditu gogora. Zentzugabeko ereserkia entzuten da eta, jarraian, ikuskizuna hasten da, segurtasun-arauak eta jendaurreko joko-arauak azaltzearekin batera; kirol-munduari buruzko erreferentziak agerikoak dira.

Ikuskizun koreografikoa da, malabaristei espazioek eskain ditzaketen egoeretara egokitzeko aukera ematen diena. Absurdoa eta umorea lan performatiboarekin, koreografiarekin eta malabarismo-jokoekin ezkontzen dira.

FETEN 2022 saria kaleko ikuskizun onenari.

EKO – Zirkuko Pirinioak proiektuaren barruan, FEDER (POCTEFA) funtsak zati batean finantzatutakoa. - Zirkualde 2024: egitaraua (pdf)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento