Mosaikoa izenburuko ikuskizun hau konposizio koreografiko bat da. Haren ornamentu-motiboak, askotarikoak eta aberatsak, Biarritzeko Malandain Balletaren errepertoriotik hartuak dira. Garai desberdinetan eta forma eta tonu aldakorretan oinarrituta, Mozart, Saint-Saëns, Chopin, Tchaikovsky eta abar elkarrekin lotu eta Made in Dance moduko izenburuak nabarmenduko dira, askotariko inflexio eta mugimenduen bidez sentimendu mota oro adierazten dituztenak. Amaitzeko, Ravelen Bolero obraren intentsitatearekin bat egindako giza mosaiko baten apoteosia izango dugu. Egitaraua:Mozart à 2 (zatia), 1997
Le Cid (zatia), 1999
Solo, 2023
Une Dernière chanson (zatia), 2012
Nocturnes (zatia), 2014
Les Saisons (zatia), 2023
La Mort du cygne, 2002
Magifique (zatia), 2009
Boléro, 2001Koreografia: Thierry Malandain. Dekoratua, jantziak: Jorge Gallardo. Argiztapen diseinua: Christian Grossard. Jantzien egitea: Véronique Murat, Charlotte Margnoux. Bazkide: Delta Danse. Informazio gehiago: Malandain Ballet Biarritz
"Mosaikoa"
Datos del evento
Organizado por
Donostia Kultura
Donde
Victoria Eugenia Antzokia
Cuando
Del 01/08/2024 al 04/08/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.