ALDAKAN

ALDAKAN

Datos del evento

Organizado por

bergara.eus/

Donde

Usondo Parkea

Cuando

18/07/2024

Afrolatin doinuak protagonistak izango dira Aldakan talde gasteiztarraren eskutik. Musika afrolatinoa egiten duen zortzi kidez osatutako musika taldea da Aldakan. Edozein adina izanda ere, dantza, desinhibizio, parte-hartze eta ospakizun tarte atsegin bat izatea dute helburu taldearen kontzertuek, zuzeneko musika bete betean disfrutatzeko modu bat, alegia. Cumbia, Funk, Afrobeat, Chamame, Songo, Festejo, Plena edota Swing bezalako erritmo afrolatinoenganako interes komuna batu ditu proiektu honetan. Esan genezake publikoarekin konektatzea dela taldearen arima. Dantza eta alaitasuna batzen dituen ospakizuna da, azken finean, ALDAKANen zuzenekoa.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento