UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2024: "Jose Migel Barandiaranen ekarpena Arkeologia, Etnografia eta Euskal Mitologiara (II)"

UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2024: "Jose Migel Barandiaranen ekarpena Arkeologia, Etnografia eta Euskal Mitologiara (II)"

Datos del evento

Organizado por

www.uik.eus

Cuando

Del 05/09/2024 al 06/09/2024

Jose Migel Barandiaranen ekarpena hainbat ikerketa lerrotan oso garrantzitsua izan zen: Arkeologia, Etnografia/Antropologia Kulturala, Mitologia, etab. Bere bizitzaren inguruko ikuspegi orokorra badugu, baina, badaude bere bizitzako hain ezagunak ez diren gaiak, hauen artean bere gaztaroko urteak eta ikertzaile-heziketa edota gerraren ondorioz erbestean egin zituen urteak. Itzuleran, landa-lanetan hainbat ikertzaile gazte ere prestatu zituen historiaurreko arkeologia arloan eta hauen lekukotasunek bere giza eta ikertzaile irudia handitzen dute. Halaber, bere ikerketa etnografikoek garai historikoen ezagutzan eta garaiko euskararen ezagutzan egindako ekarpena, agian, gutxietsia, uste baino garrantzitsuagoa da. Azkenik, mitologiaren inguruan berak eta beste ikertzaile batzuek Euskal Herrian egindako datu-bilketek mito batzuek izandako hedakuntza ezagutzeko aukera ematen dute eta, baita, Europako beste lurralde batzuetakoekin alderatzeko ere. HelburuakJ. M. Barandiaranen bizitzan eta lanetan sakontzea eta bere ekarpenak, arlo-ezberdinekoak, balorean jartzea eta gizarteratzea. XX mendeko hamarkada batzuetan gizartean izan zuen eragina eta gizarteak barneratu zituen gaiak aztertzea. Jarduera nori zuzendutaPubliko orokorra
Unibertsitateko ikaslea
Unibertsitarioak ez diren ikasleak
Irakasleak
Profesionalak- Informazio gehiago

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento