Bisita gidatuak Euskaldunara
Datos del evento
Organizado por
.euskalduna.eus
Donde
Euskalduna Jauregia
Cuando
Del 10/08/2024 al 21/12/2024
Euskaldunaren aparteko diseinuak eta arkitekturak eraikina hiriko eta lurraldeko ikono bihurtzen dute. Bisitaren bidez, itsasontziaren txokoak, istorioak, pasadizoak eta berezitasunak ezagutuko dituzu. Euskalduna Jauregia zentro irekia eta inklusiboa da eta lan egiten du pertsona guztiek kulturaz goza dezaten, bereziki, irisgarritasun beharrak dituzten pertsonek. Bisita diseinatzeko zugan, pertsona guztiengan, pentsatu dugu. Espero dugu Euskaldunaz goza dezazun eta bisita askoren artean lehenengoa izatea. Euskalduna denon etxea delako: Ongi etorri! ¡Bienvenida/os! Welcome!Mesedez, izan ezazu honako hau kontuan:Bisita zabaldegi nagusian hasiko da (2. atea) eta eraikinaren espazio eta areto nagusiak zeharkatuko ditu. Gutxi gorabehera ordu bateko iraupena du. Edukiera: 35 pertsona, gehienez ere. Doako bisitak. Bisita honako hizkuntza hauetan izango da: euskara, gaztelera eta/edo ingelesa. Bisitan hiru hizkuntzak tartekatuko dira egun horretako taldeak dituen beharren arabera. Ordutegia: Bisitak aretoen jardueraren eta okupazioaren arabera antolatzen dira. Horrek esan nahi du ez dagoela bisitarik asteburu guztietan. IRISGARRITASUNABisita egin aurretik galderarik baduzu, gurpil-aulkian bazoaz, mugikortasun urriko pertsona bazara, entzumen-, ikusmen- eta ezagutza-mugak badituzu. . . Honako egoera hauen artean bazaude eta zure bisita eguna baino lehen zalantzaren bat edo informaziorik helarazi nahi badiguzu, info@euskalduna. eus helbidera idatz diezagukezu. Laguntzeko prest gaude. BISITEN BALDINTZAKBisita gidatua Euskaldunaren jardueraren araberakoa izango da, eta hala badagokio, eskumena izango du bisita bertan behera uzteko. Euskaldunak aurreikusitako ibilbidea alda dezake, arrazoi teknikoak edo artistikoak direla eta. Bisitak garaiz hasten dira, beraz, bisita behin hasita, ezin izango da inor taldera gehitu. Argazkiak eta bideoak egin ahal dira, gidariak, berariaz, kontrakorik adierazten ez badu. Segurtasun arrazoiengatik, gidariaren jarraibideak jarraitu behar dira, ezin da norbera bere kabuz ibili.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.