WEBINARRAK: HERRIGINTZAN “Politikaren etorkizunaz solasean”, webinar sorta ekainean
Mondragon Unibertsitateko Herrigintzaren Berrikuntzan Aditu Tituluak bost webinar ireki antolatu ditu herrigintzaz eta politikaren etorkizunaz hausnartzeko. 2020·06·02
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Herrigintzaren Berrikuntzan Aditu Tituluak webinar sorta bat antolatu du, ekainean, herrigintzaz eta politikaren etorkizunaz eztabaidatzeko. Hitzaldi horietan kanpoko zein bertako adituek hartuko dute parte.
Ziurgabetasun garaiotan, politika eta herrigintzaren etorkizunari buruz hausnarketa egitea da antolatzaileen helburua. Gainera, webinar sorta honekin, eraldaketa globalek euskalherrigintzari ze aukera irekitzen dizkioten elkarrekin argitzeko gonbidapena egin nahi dute.
Hitzaldi guztiak irekiak dira, baina interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute.
EGITARAUA
Ekainak 9 / 16:00
Euskalherrigintza solasaldia
Hizlariak: Pello Otxandiano eta Xabier Barandiaran.
Izen-ematea: https://app. livestorm. co/p/66caff54-7034-404e-af9b-001256232ac9
Ekainak 11 / 16:00
Ciberleviathan: pandemia osteko erronka
Hizlaria: José Maria Lasalle
Izen-ematea: https://app. livestorm. co/p/a21c9c72-9b18-4bbc-83e5-9bcaeb753cd4
Ekainak 17 / 16:30
Politika berritzen: ziurgabetasuna aukera bezala
Hizlaria: Joan Subirats
Izen-ematea: https://app. livestorm. co/p/00d2c309-bbbe-4441-b4f9-a373d22636a8
Ekainak 24 / 16:00
Ekonomia eta finantzak agertoki berrian
Hizlaria: Javier Larrañaga
Izen-ematea: https://app. livestorm. co/p/322bf3fc-2fbf-4f50-9197-9682842b74d4
Ekainak 26 / 16:00
Algoritmoak eta geopolitika
Hizlaria: Mikel Aramendi
Izen-ematea: https://app. livestorm. co/p/4fcb8134-f2a8-4ce2-9298-02393aece142
Urriaren 20an hasiko da Herrigintzaren Berrikuntzan Aditu Tituluaren bigarren edizioa. Ikastaroa zuzenduta dago herrigintzan eremu desberdinetan dabiltzan profesionalei, hala nola udalgintzako ordezkari politikoak, Foru Aldundietako ordezkari politikoak, udal teknikariak, Aldundietako teknikariak, garapen agentzietako teknikariak, euskal alderdi politikoen ordezkariak, euskal gizarte zibil antolatua osatzen duten eragileen ordezkariak, eta uskal gizartean, orokorrean, herrigintzan ari diren norbanakoak eta profesionalak.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.