PLAZARA! 2024 - BASAURIKO KALE ANTZERKI JAIALDIA

Datos del evento
Organizado por
sv018.basauri.eus
Cuando
Del 01/06/2024 al 22/06/2024
Urtero bezala, Basauriko Udalak, KULTUR BASAURI erakunde autonomoaren bitartez, PLAZARA! kale-antzerki jaialdia aurkeztuko du kaleko arteak zabaltzeko programaren barruan. Guztiz doakoak diren jarduera hauek herriko Kultur Etxe eta Gizarte Etxeen ondoan egingo dira ekaineko larunbatetan. PLAZARA! jaialdiaren egitarauak arrakasta handia izan zuen iaz, eta aurten erantzun berdina espero da. CIA JIMENA CAVALLETTI, CIA TIRITIRANTES, XABI LARREA ETA AKELAR KONPAINIAREN ikuskizunez gozatu ahal izango da kaleko eta zirkuko emanaldietan, eta baita dantzaz ere, MAITANE AZPIROZekin. EGITARAUA:Ekainak 1, 13:00- "Karpa magikoa" (eus), CIA AKELAR | Kareaga, Gizarte etxearen ondoanEkainak 8, 20:00- "Bobas" (cast), Jimena Cavalleti | San Miguel, Pinceles parkeanEkainak 15, 20:00- "La trapecionista" (eus), Maitane Azpiroz | Ariz, Solokoetxe parkea (euria izatekotan, Soloarteko frontoian)Ekainak 22, 18:00- "UP!" (eus), Xabi Larrea | Pozokoetxe, Playa de vías (euria izatekotan, Pozokoetxe kultur etxean)- "Ulterior el viaje" (eus), Tiritantes | Basozelak, Zortziko plazanEgitaraua (pdf)
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.