"Matraka Ma Non Troppo"

"Matraka Ma Non Troppo"

Datos del evento

Organizado por

zaldibia.eus

Donde

Plazan (Euria bada Resti Pilotalekuan).

Cuando

06/07/2020

FAMILIA-KONTZERTUA. Matraka Ma Non Troppo. Objektu sinpleak bizi-bizi dauden eta musika bihurtzen diren mundua. 3 urtetik gorakoentzat, heldu batez lagundurik. Uztailaren 1etik 24ra, hainbat ekitaldi antolatu ditu Zaldibiako Udalak herriko hainbat talde eta eragilerekin elkarlanean. Hemen duzue informazio osoa, egitaraua eta izen ematea egiteko informazioa. - UDA BIZIA - EGITARAUA. pdf
- UDAKO AISIALDI EKINTZAK 2020. pdf
- Sinatu eta entregatu beharrekoa. pdf
- UDAKO AISIALDI EKINTZAK 2020 Elebitan - Bilingüe. pdfAurtengo egoera ikusirik eta udako jarduerek izango zituzten baldintzak (dekretuz aste honetan ofizial egin direnak) aurreikusiz, ohiko Udako Jarduerak bertan behera uztea erabaki zuen Udalak eta hausnarketa eta lanketa bat abiatu genuen Herri Hezitzailearen filosofia geure eginez eta haur eta gaztetxoen betaurrekoak jantzita. Azkenean, ziurgabetasunean lan egitea erraza izan ez bada ere, Zaldibiako Udalak eta Ausa Gaztelu Guraso Elkarteak nahiz herriko beste hainbat eragilek elkarlanean, herriko haur eta gaztetxoei aisialdi aukerak eskaintzea helburu izanik, honako egitaraua prestatu dugu. Ekintza puntualak izango dira, uztailaren 1ean hasi eta 24ra bitarte. Mota anitzeko ekintzak izango dira, adin bakoitzera egokituak, baina aldi berean ezaugarri komunak izango dituzte ekintza guztiek: aire zabalean egingo dira (eguraldiak baimentzen badu), naturan, euskaraz eta ezarritako osasun irizpideak betez. Udalak Protokoloa osatuta du horretarako eta lanaldi erdian bi pertsona kontratatuko ditu protokolo horren bideratzaile eta bermatzaile izateko. Horrela beraz, egoera berezian bada ere, Uda Bizia izatea nahi dugu herriko txikienentzat, egoera honek utzi dituen zauriak ixten eta errealitate berrira egokitzen ikasten joateko. Haur eta gaztetxoen beharrei eman diegu lehentasuna, eta gainera herriko eragile ezberdinen elkarlanarekin eta herrian ditugun baliabide eta altxorrak baliatuz egingo dugu hau. Badakigu, era berean, udako jarduerak bertan behera utzi izanak kontziliazioa zailtzen duela eta horri ere erantzun nahirik, lehen aipatutako lanposturako aurkezten direnei zerrenda batean sartzeko aukera ere eskainiko zaie. Hala, Udalak, haurren zaintzarako norbait kontratatu nahi duten familien eskura jarriko du zerrenda hau. Izen-emateaEkintza puntualak izanagatik, antolakuntzarako ezinbestekoa denez, izena eman beharko da Kultur Etxean ( 943 16 03 38 – kulturetxea@zaldibia. eus  ) ekainaren 24a, asteazkena, baino lehen. Kultur etxeko ordutegia: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 17:00etara eta ostiraletan 8:30etik 15:30era. Behin izena emanda adin horretarako programatutako ekintza guztietarako emango da izena. Inork ekintzaren batera joan ezin badu, ahal dela aurrez abisatu egingo du. Izena ematerakoan honako datuak eskatuko dira:- Haur edo gaztetxoaren izen-abizenak eta jaiotza-data
- Guraso edo tutoreetako baten izen-abizenak eta mugikor zenbakia (Whatsapp) edo e-maila aisialdi ekintzei buruzko informazioa, jarraibideak eta dokumentuak jasotzeko.
- Sinatu eta entregatu egin beharko da Kultur Etxean ekainaren 24a baino lehen “Ekintzetara etortzeko jarraibideak, higiene eta prebentzio neurriak eta baimen informatua” biltzen dituen dokumentua. Jarraian duzue beraz, kultur eta kirol ekintzen egitarau osoa, baita egitasmoaren azalpen orria eta sinatu eta entregatu beharreko dokumentua ere.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento