"Bilboko Erraldoiak" erakusketa (Mariaren Bihotza plazako aztarnategia)

"Bilboko Erraldoiak" erakusketa (Mariaren Bihotza plazako aztarnategia)

Datos del evento

Organizado por

bilbao.eus

Donde

San Frantziskoko komentu zaharreko aztarnategia (Mariaren Bihotza plaza)

Cuando

Del 02/07/2024 al 08/09/2024

Euskal folkkoreko pretsonaiak diren "Bilboko erraldoiak", euren kalejira alaiekin jaietako ohiko protagonistak izaten direnek, Aste Nagusiko ospakizunen aurrerapen bat eskainiko dute, Mariaren Bihotza plazako aztarnategian egin ohi den erakusketarekin. Uztailaren 2tik, asteartea, irailaren 8ra arte, igandea, bisitatu ahal izango da erakusketa. "Bilboko erraldoiak" erakusketa asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara bitartean, egongo da zabalik. Uztailaren 25ean, uztailaren 31an eta abuztuaren 15ean itxita egongo da, jaiegunak direlako. Berrogei urte baino gehiagoz urian egon diren pertsonaia historiko eta ospetsu horien erakusketa Bilboko uda-garaian arrakasta handiena izaten duten jardueretako bat da. Aurten, 1980ko belanauldiko 10 erraldoi eta 1988ko belanauldiko 5 bikote bilduko ditu. Haien artean, ospetsuak diren1980ko Don Terencio eta Zumalakarregi egongo dira, eta baita 1988ko belanauldiko Olagizona eta Zigarrogina, Marinela eta Zamaketaria, eta Ingelesa eta Bilbotarra. Gainera, Pitxitxi eta Lina ere egongo dira, baina uztailean bakarrik. Erakusketarako sarrerek Artelan Berreginen Museorako sarreren kostu bera dute eta han bertan, San Franzisko kaleko 14ean, edo Aztarnategia (Mirasol kondea, 2) erosi ahal izango dira. Erakusketaren sarrerarekin museora sartu ahal izango da, eta alderantziz. Prezio orokorra 3 eurokoa izango da, eta taldeentzat, berriz, 1,50 eurokoa. Pentsiodunek, dibertsitate funtzionala dutenek, 12 urtetik beherakoek eta irakasleek dohainik dute sarrera. Erakusketarekin batera, Bilboko Erraldoi eta Buruhandiekin zerikusia duten hainbat tailer eta jardueratan parte hartu ahal izango dute bertaratutakoek:- "Erraldoien dantza". Ondalan konpartsaren eskutik egingo da doako jarduera hau, uztailaren 12ean eta 26ean, 11:30ean. Elkargunea Mariaren Bihotza plazako aztarnategia izango da, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea. Sarrera librea, edukiera bete arte. - Tailerra: "Erraldoi bat zure hozkailuan". Uztailaren ostegunetan (4, 11 eta 18) eta abuztuaren 1ean (osteguna), 12:00etan, 6 urtetik gorako umeek parte hartu ahal izango dute erakusketarako bisita berezi batean, Museoko hezkuntza-taldearen eskutik. Bertan, Bilboko Erraldoien xehetasun guztiak eta historia ezagutuko dituzte, batez ere, Don Terencio eta Doña Tomasa jaun-andreena. Ibilbidea amaitutakoan, umeek iman bat egingo dute Bilboko bi erraldoi horien irudiarekin. Gehienez ere, 12 pertsonako taldeak izango dira, eta izen-emateak online egingo dira, Museoaren orrian; kostua euro batekoa izango da. Jarduera 6 urtetik gorako adingabeentzat da. - "Txiki-erraldoi" baten zozketa. Uztailaren 9tik irailaren 1era bitartean erakusketa bisitatzen dutenek, gomazko erraldoi baten (“txiki-erraldoi” bat) zozketan parte harte ahal izango dute. Horretarako, erraldoiei buruzko galdera sinple bati erantzun beharko diote, eta boto-orria erakusketako sarreran dagoen hautestontzian utzi. Zozketa irailaren 3an egingo da.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento