Getxophoto 2024: Itxialdia vol. 11

Getxophoto 2024: Itxialdia vol. 11

Datos del evento

Organizado por

getxophoto.com

Donde

Punta Begoña Galeriak

Cuando

08/06/2024

Beraien jarduera gogokoenetako batekin itzuli dira, nahitaez bete beharreko hitzordu batekin. Hitzaldiak eta elkarrizketak goiz oso batean, giro lasaian eta ihesbiderik gabeko lekuan, ez hizlarientzat ezta bertaratzen direnentzat ere. Irudi garaikidearekin zerikusia duten gaiak berrikusteko eta bateratzeko gunea da. EMAN IZENAIRUDIAREKIN JOLASEAN9:30 – Aurkezpena eta ongi etorria10:00 – Edizioaren zentzua (** ingelesez itzulpenarekin)
Emma Bowkett – Financial Times Weekend Magazine
Jason Fulford – J&L Books
Jon Uriarte – Komisario independientea11:20 – Erakusketa gailu berriak (**gaztelaniaz)
Arianna Rinaldo – PhEST
Vítor Nieves – Galiza de Fotografía Contemporánea Saria / Outono Fotográfico
María Ptqk – Getxophoto12:30 – Atsedenaldia eta kafea13:00 – Zertaz hitz egiten dugu komisariotza digitalari buruz hitz egiten dugunean
(** ingelesez itzulpenarekin)
Marco de Muttis – Fotomuseum Winterthur / Screen Walks
Catherine Troiano – Victoria & Albert Museum
Jon Uriarte – Screen Walks / The Photographers’ GalleryEMMA BOWKETTFINANCIAL TIMES WEEKEND ALDIZKARIKO ARGAZKI ZUZENDARIAEmma Bowkett, Birminghamen jaioa eta Londresen bizi dena, FT Weekend Magazine aldizkariko Argazki zuzendaria eta arte eta kultura bisual garaikideko komisarioa da. Londresko Goldsmiths Unibertsitatean Irudi eta Komunikazioan maisu izanik, irakasle elkartua da UAL: University of the Arts London-en. Sarritan parte hartzen du jaialdietan, arte-azoketan eta nazioarteko sarietan ahokulari gisa, hala nola, Unseen, Foam Paul Huf edo Kraszner-Krausz Foundation Book Award. Emma Financial Times-eko gehigarri bereziaren eta Photo London-eko hitzaldi-programaren komisarioa da. Peckham 24ko zuzendarietako bat ere bada, artista ospetsu eta hasiberriak argazkigintza-praktika zabalduarekin ospatzen dituen jaialdia. JASON FULFORDARTISTA ETA EDITOREA1973an Atlantan jaioa eta New Yorken bizi da. J&L Books-en sortzailekidea eta artista da Jason Fulford. 2014ean Guggenheim Museoaren beka jaso zuen eta bere argazkiak hainbat aldizkarietan argitaratu dira, besteak beste, Harper’s, New York Times Magazine, Blind Spot eta Aperture Magazine. Editore eta egile bezala, kontzeptuak erlazionatuz sortzen diren esangurak aztertzen ditu. Bere lanaren monografien artean Sunbird (2000), Crushed (2003), Raising Frogs for $$$ (2006), The Mushroom Collector (2010), Hotel Oracle (2013), Contains: 3 Books (2016), Clayton’s Ascent (2018), The Medium is a Mess (2018), Picture Summer on Kodak Film (2020) eta The Heart Is a Sandwich (2023) daude. Artistak, Tamara Shopsinekin batera, This Equals That (2014) haurrentzako argazki-liburua argitaratu zuen eta Gregory Harperekin The Photographer’s Playbook (2014) liburua argitaratu zuen. Fulford Der Greif Issue 11 eta Photo No-Nos (2021) aldizkariaren editore gonbidatua izan da, eta Julie Ault eta Jordan Weitzman-ekin batera Ordinary Things Will Be Signs For Us: Photographs by Corita (2023) liburua editatu du. JON URIARTESCREEN WALKS-EN KOMISARIOA/THE PHOTOGRAPHERS’ GALLERYHondarribian 1980an jaioa, Argazkilaritza ikasi zuen Bartzelonan eta Nueva Yorkeko ICP-n. PhotoEspaña eta Madrilgo Europear Unibertsitatearen master bat gauzatu zuen Proiektu eta Teoria Artistikoetan. Bere lana zentro eta galeria ugaritan egon da ikusgai, bakarkako eta talde erakusketetan, Madril, Donostianen, Nueva Yorken, Berlinen edo Bartzelonan esaterako. Widephoto plataforma independientearen fundatzailea izan zen eta hiru urtez Foto Colectaniaren DONE proiektuaren zuzendaria. 2020tik 2022ra Getxophoto Jaialdia eta 2019tik 2023ra The Photographers’ Gallery-a komisariatu ditu. Egun Screen Walks programa digitala komisariatzen du The Photographers’ Gallery eta Fotomusuem Winterthurentzako. ARIANNA RINALDOKOMISARIO INDEPENDENTEA, AHOLKULARIA ETA EDITORE GRAFIKOAMagnum Photosen New Yorkeko artxiboko zuzendari gisa hasi zen lanean (1998–2001), eta lan horretan Italian jarraitu zuen 2004ra arte. Colors aldizkariko (2001–2004) editore grafikoa izan zen, baita OjodePez (La Fábrica) argazki dokumentaleko aldizkariaren zuzendaria ere 9 urtez. D, La Repubblica astekarian, argazkilaritza-aholkularia izan da, (2008-2011), Toscanako Cortona on the Move jaialdiko zuzendari artistikoa (2012-2021) eta 2016tik argazki-komisarioa da PhESTen, arte garaikideko jaialdian (Monopoli). Nazioartean argazki-proiektuak garatzen jarraitzen du, hitzaldiak, tailerrak eta aholkularitzak eskainiz. British Journal of Photographyko Ones to Watch, Leica Oskar Barnack Award eta Deutsche Börse Photography Foundation Prizeko hautaketa-batzordeko kidea ere bada. VÍTOR NIEVESKOMISARIO, IRAKASLEA, IKERTZAILEA ETA EDITOREAAs Vendas da Capela, Ourensen, 1980ean jaioa, Vítor Argazkilaritza Garaikideko Galiza Sariaren sortzailekide eta koordinatzailea da eta Galiziako Outono Argazki Elkartearen zuzendaria da, baita Bragako Festival Encontros de Imagem-en komisario gonbidatua ere. 100 erakusketa baino gehiago komisariotu ditu: Encontros da Imagem de Braga, Imago Lisboa, Mês da Imagem do Porto, f/est Amarante, Photoalicante, Fòrum Fotogràfic Can Basté eta Emotiva edo Paraty em Foco eta Conjuntos de Agosto; baita hainbat galeria, zentro publiko eta erakundetarako ere. Instituto de Produção Cultural e Imagem-eko (IPCI) zuzendari pedagogikoa da, eta komisario ikastaroak ere ematen ditu Argazkigintza Artistikoko Masterrean. Era berean, Mistos Ikastetxeko irakaslea da, O Barco de Valdeorraseko Udaleko argazkilaritza irakaslea eta Fortalezako Irudi Garaikidearen Ikasketa Buruko tutorea. Editore gisa, bere lana Difusora de Letras, Artes e Ideas argitaletxeko OF argazki-liburuen bilduman nabarmentzen da. Egileak Don’t look at my camera eta bere azken argitalpena Romasanta, galiziar otsoari buruzko ikerketa bat da. MARÍA PTQKKULTUR IKERTZAILEA ETA GETXOPHOTOKO KOMISARIA1976an Bilbon jaioa, María Ptqk ikerketa artistikoan doktorea da, Zuzenbidean lizentziaduna eta Zientzia Ekonomikoetan graduatua, DEA Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Kultur Kudeaketan Masterra eta DEA Kulturaren Zuzenbidea ikasi zuen. Artearen, teknozientziaren eta feminismoen arteko elkarguneetan egiten du lan. Besteak beste, honako hauekin egin du lan: Medialab Prado (Madril), Azkuna Zentroa (Bilbo), Fundación Daniel y Nina Carasso, CCCB (Bartzelona), Jeu de Paume (Paris), La Gaité Lyrique (Paris), GenderArtNet (European Cultural Foundation) edo LABoral (Gijón). Komisariatu dituen erakusketen artean, À propos du Chthulucène et de ses espèces camarades (Espace virtuel du Jeu de Paume), Zientzia frikzioa. Bizitza Lagunen Artean (CCCB eta Azkuna Zentroa), Extinción Remota Detectada (LABoral) edo Jakintzen bidegurutzean (Tabakalera). Chaire Arts & Sciences (École polytechnique, l’École des Arts Décoratifs – PSL, Fondation Daniel et Nina Carasso) erakundeko aholkularia da, eta ISEA Paris 2023 (International Symposium on Electronic Art) programazio-batzordeko kidea. CATHERINE TROIANOVICTORIA & ALBERT MUSEUM-EKO ARGAZKI KOMISARIA1991n New Yorken jaioa, Catherine Troiano Londresen bizi eta egiten du lan. Artearen Historiako masterra ikasi zuen Edinburgoko Unibertsitatean, eta Ikusizko Kulturako doktoretza Montforteko Unibertsitatean, Leicesterren. National Trust-eko lehen argazki-komisarioa izan zen, eta gaur egun argazki-komisario gisa dihardu Victoria & Albert Museum-en, praktika garaikideetan eta digitaletan espezializatua. Programa garaikideko komisariokidea da, eta erakunde horretako Argazkigintza saileko programa digitala zuzentzen du, erosketak, erakusketak, enkarguak eta ikerketa barne hartzen dituena. V&A-ren proiektu garrantzitsuetan lan egin du, besteak beste, Royal Photographic Society-ren Bildumaren transferentzian (2016-2017) edo V&A-ren Argazki Zentroaren kaleratzean (2018-2023). Argazkigintza garaikidea, komisariotza, kultura digitala eta historia instituzionalari buruz idazten du. MARCO DE MUTIISFOTOMUSEUM WINTERTHUR-KO KOMISARIO DIGITALA/SCREEN WALKSTrenton (Italia) jaio zen 1983an Marco De Mutiis eta komisario digitala da Suitzako Winterthur Fotomuseumean. Bertan, ikuspegi algoritmikoei eta sareari buruzko museo-ikerketa eta irudien sorkuntza zuzentzen ditu. Museoaren papera eta espazioa zabaltzen dituzten hainbat proiektu eta plataforma ere zuzentzen eta antolatzen ditu. Horien artean Screen Walks (The Photographers’ Gallery-ko Jon Uriarterekin batera garatua eta komisariatua) zuzeneko emankizunerako programa kolaboratiboa eta [beta permanente] The Lure of the Image plataforma esperimentala. South Bank Universityko Centre for the Study of the Networked Image-n ikertzailea eta doktoregaia da, eta bideojokoen eta argazkigintzaren arteko harremana du ardatz. Hainbat argitalpenetan idatzi, editatu eta kolaboratu du, besteak beste, berriki argitaratu den Screen Images – In-Game Photography, Screenshot, Screencast liburuan (Winfried Gerling eta Sebastian Möringekin batera argitaratua). Hitzaldiak eta klaseak ematen ditu erregulartasunez hainbat erakunde eta eskolatan, besteak beste, ECALen edota Lucernako Arte Aplikatuen eta Argi Diseinuaren Unibertsitatean.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento