Belar sounds 2024 (egitaraua)
Datos del evento
Organizado por
www.vitoria-gasteiz.org
Donde
Falerina Lorategia (Montehermoso Kulturunea)
Cuando
Del 15/06/2024 al 14/09/2024
Belar Soundsen seigarren edizioa itzuliko da uda honetan musika-banden aukeraketa bat Falerina Lorategira gerturatzeko asmoz. Talde horiek zuzeneko 9 kontzertu eskainiko dituzte ekainaren 15etik irailaren 14ra bitarte. Guztiak izango dira doakoak eta 19:00etan eskainiko dira. Salbuespena uztailaren 6koa izango da, 13:30ean izango baita. Izan ere, egun horretakoa kontzertu berezia izango da. Lehen aldiz, Belar Soundsek Korterrazarekin kolaborazioa egingo du eta, lotura horri esker, zuzenean Mondo Infiel taldea ikusteko aukera izango da. - Belar sounds 2024: egitarfaua (pdf)Aire zabalean musika entzuteko 9 hitzorduThe Lizards (ekainak 15, 19:00)Programazioari rock and rollak eta punkak emango diote hasiera. Bi estiloak nahasten dira Bartzelonako hirukote indartsu honen azken lanean. ‘Fake Reality’ lanak soinu biziak eta errepika adiktiboak bateratzen ditu zuzeneko melodiko eta irmoa eskaintzeko. Musikagintzan daramaten hamarkada honetan zehar, Carla Santacreuk, Judith Jordanek eta Edgar Beltrik nazioarteko hainbat bandarekin partekatu dute agertokia (Nashville Pussy, Girlschool edo Peter Pan Speedrock, esate baterako). Ramada Inn (ekainak 29, 19:00)Juan Valls gitarra-jotzaile eta abeslariak Ander Etxaniz baxu-jotzaileak eta Mikel Marco bateria-jotzaileak osatzen duten taldearen txanda ere ekainean iritsiko da. Haien musika 70eko hamarkadako rockaren eta folkaren artean kokatu behar da eta erreferenteak The Who edo Neil Young dira, besteak beste. Ramada Innen abestiak esperimentaziotik eta indie folketik gertu daude, eta izaera introspektibo eta kritiko handia dute. Mondo Infiel (uztailak 6, 13:30) BELAR SOUNDS meets KORTERRAZAUztailari hasiera emateko, Belar Soundsen eta Korterrazaren arteko kolaborazio berria iritsiko da Mondo Infiel talde nafar-arabarrarekin. Mondo Infiel da Adolfo J. Alcocer konpositore eta gitarra-jotzailearen proiektu berria eta alboan kolaboratzaileen talde ikusgarria izango dute. ‘Poliedros’ lana 2022. urtearen erdialdean editatu zuten eta LP bikoitza da. Adierazpen musikalen eta hitz oso intimoen aukera zabala biltzen dute, eta anbizioa, giza harremanak eta elkartasunik eza jorratzen dituzte, besteak beste. Arnau & The Honky Tonk Losers (uztailak 13, 19:00)Arnau & The Honky Tonk Losers sortu berria den taldea da. Eskarmentu handiko musikari bikainek osatu dute eta dagoeneko haien lehen EPa prest dute: ‘First of All’. Urtarrilean argitaratu zituzten lau abesti dira. Soinu autentikoa eskaintzen dute, eta Amerikako musika-estilo ugari bateratu: countrya, rocka eta folka, besteak beste. Country musika tradizionalaren herentziaren benetako ulermena omentzen eta arakatzen duen lana da. Groove Nazar (uztailak 20, 19:00)Vitoria-Gasteiz Jazz Jaialdian buru-belarri sartuta dagoen garaian, Belar Soundsek Groove Nazar taldearen aldeko apustua egingo du. Talde horren funtsa eta boterea aniztasunean, ezezaguna den horretara bidean egindako azterketa ausartean eta musika-erreinuetan zehar egindako mugarik gabeko bidaian oinarrituta daude. Partaideek abilezia harrigarria eta sekulako pasioa dituzte, eta oihal soinudun paregabea ehuntzeko gai dira: funka jazzarekin elkartzen da, rocka soularekin, eta munduko erritmoak sinfonia sutsu batean bateratzen dira. Susan Santos (abuztuak 24, 19:00)Susan Santosi esker, abuztua hilabete bikaina izango da. Madrilen bizi den gitarra-jotzaileak Amerikako rockaren eta beste sustrai-musika batzuen influentzia jaso du: bluesa eta countrya adibidez. Bere abestiak erritmoen eta testuren nahasketa paregabearekin idazten ditu. Agertokia ZZ Topen Billy Gibbonsekin partekatu du, eta hainbat sari eskuratu ditu: “Best Musician Performance” 2018an, European Blues Awards sarietan, eta emakumezkoen album onenari emandako saria, “Best Female Album”, 2019an, Los Angeles Music Critics’ Awards sarietan. Agertoki gainean eskaintzen duen ikuskizun energikoak eta erakargarriak ez du inor epel utziko. La ola maldita (abuztuak 31, 19:00)Abuztua amaitzeko surf and roll garbia eta kementsua iritsiko da. La Ola Maldita 2021ean Donostian sortu zen taldea da. Soinu freskoak, energikoak eta oso dirdiratsuak eskaintzen ditu, eta entzuleak olatu handiko hondartzetara garraiatzeko gai dira. Hirukotea Manu Brionek (gitarra), Arantxa Lizarazuk (baxua) eta Yeyo Rodríguezek (bateria) osatzen dute eta banda hauek dituzte inspirazio-iturri: The Ventures, The Shadows eta The Atlantic. Kokein (irailak 7, 19:00)‘Atomika’ da Eibarreko boskote honen azken lanaren izena. Orain arte egin duten disko dantzagarriena da eta hauek dira abesti horietako batzuk: ‘Argirik gabe dantzan’, ‘Ispiluari begiratzean’ edo ‘Eztanda’. Ahots- eta soinu-efektu sintetizatuekin eta erritmo biziekin atomoz atomo loratzen den lana da. Eraldaketa atomiko horretan, elementu guztiak barneratuta daude. Hermana Furia (irailak 14, 19:00)Norbaitek maiatzaren 3an egindako Jimmy Jazz emanaldian egoterik izan ez bazuen, aurtengo Belar Soundsen ikusteko aukera izango du. Hermana Furiak rocka, aparteko kalitatea eta mezu aldarrikatzailea bateratzen ditu ahots leunenetik eztarritik ateratako soinu sakonenetaraino igarotzeko gai den front-womanarekin. Abestiek Rage Against the Machineren amorrua eta The Dead Weatherren sentsualitate basatia ekarriko dizkigute gogora. Taldea 2016an sortu zen eta agertoki gainean entrega eta pasioa bateratzen dituen talde bikaina da.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.