"Zeramikari aplikatutako serigrafia"

"Zeramikari aplikatutako serigrafia"

Datos del evento

Organizado por

bilbaoarte.eus

Cuando

Del 03/06/2024 al 07/06/2024

Iratxe Longasek emango du, Karratu tailerreko erantzunkidea. Ikastaro honen helburua serigrafia hedatzeko aukerekin esperimentatzea da, euskarri ezberdinetan irudiak inprimatzeko duen moldakortasunaz baliatuz, praktikaren bidez zeramika grafikoaren kontzeptu tradizional batzuk birplanteatzeko. IKASTAROAREN HELBURUAKSerigrafiaren eta zeramikaren arteko hibridazioan, buztina material gisa erabiltzen duen artistak materialaren aukera fisikoak, lantzeari lotutakoak, ez ezik, kontzeptualak ere, ideiari lotutakoak, aprobetxatzen dituen hizkuntza izan daiteke. Zeramikaz egindako objektu artistikoetan serigrafia aplikatuz, aukera sorta bat irekitzen da, zeinetan irudien erabilera elementu estrukturala, apaingarria edo biak izan daitezkeen. Baliabide tekniko guztiak bezala, bitarteko bat da, tresna bat, diskurtso kontzeptual eta estetikoan eragin dezakeena. NORI ZUZENDUTA DAGOTailerra artista, profesional eta ikasleei zuzenduta dago, batez ere teknika serigrafikoan eta zeramikan hasitakoak, eta zeramikaren arloan arakatu nahi dutenei, lengoaia garaikide baten bila. IKASTAROAREN DATUAKIraupena: Ikastaroak 5 eguneko iraupena du arratsaldeko ordutegian. Datak: ekainaren 3tik 7ra
Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara.
Ikastaroaren kostua: 60 €. BilbaoArte Fundazioaren erabiltzaileak, 2024an alta emandakoak: 30 €. 2024ko bekadunak: doan. Ikastaroa egiteko behar den materiala barne dago. Parte-hartzaileek laneko arropa, ordenagailu portatila eta datuak trukatzeko pendrive bat ekartzea gomendatzen da. Ahal bada, dagoeneko aukeratuta eta inprimatuta dagoen irudiren bat ekarri. Parte-hartzaile kopurua: Gehienez 8 parte-hartzaile. Ikastaroa amaitzean, parte hartu izanaren ziurtagiria emango da. IZEN EMATEA: maiatzaren 17ra arte. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek curriculum labur bat eta obra berriko 3 irudi erantsi beharko dituzte izena emateko fitxan. Eskaera BilbaoArte Fundazioari egingo zaio, helbide elektroniko honetan: bilbaoarte@bilbao. eus. Matrikula: Maiatzaren 20tik 24rako astean parte-hartzaileen hautaketa jakinaraziko da eta matrikula ordaintzeko eskatuko da. INSKRIPZIO ORRIA (PDF)INSKRIPZIO ORRIA (DOCX)Informazio gehiago

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento