Hondarribiko jaiak 2024 (egitaraua)

Hondarribiko jaiak 2024 (egitaraua)

Datos del evento

Organizado por

hondarribia.eus

Cuando

Del 06/09/2024 al 11/09/2024

Hondarribiko 2024ko Jai Nagusiak irailaren 6tik 11ra ospatuko dira. Aurtengo jaien egitarauak lau ardatz nagusi ditu, haur, nerabe, gazte eta helduei zuzendutako jarduerekin. Ohikoa denez, irailaren 6an haur eta nerabeek emango diete hasiera jaiei, Pregoi Txikiarekin eta zezen puzgarrien enzierroarekin. Hilaren 7ko 12:00etako txupinazoak emango die hasiera ofiziala jaiei. Aurten, berrikuntza gisa, suziria Arma Plazako balkoitik botako dute, Paradorrearen goiko aldetik bota beharrean. Egun horretan bertan, 12:30ean, hiriko Urrezko Intsignia jartzeko ekitaldia izango da udaletxean. Bestalde, aipatzekoa da aurten txosna gunea indartuko dutela bikoiztu egin den kontzertu programazioarekin. Horietako azpimagarrienak irailak 6, 8 eta 10eko kontzertu bikoitzak dira, hurrenez hurren, Zea Mays eta Azkura DJ’s, Akerbeltz eta DJ Bull eta Esne Beltza eta DJ Elepunto. Gainera, hilaren 9an eta 10an Arma Plazan ere kontzertuak egongo dira, Elegancia Mexicana eta Belar Hostoak taldeen eskutik.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento