Udako ikastaroak 2024 UPV/EHU: "GORA TELOIA! Antzerkia ikastetxeetan egiteko gida"

Udako ikastaroak 2024 UPV/EHU: "GORA TELOIA! Antzerkia ikastetxeetan egiteko gida"

Datos del evento

Organizado por

uik.eus

Donde

Miramar Jauregia

Cuando

Del 01/07/2024 al 02/07/2024

Ikastaro honen bidez Gora Teloia! Antzerki gida partekatu nahi dugu, ikastetxeetan edo neska mutilekin lanean ari diren irakasle edo monitoreei antzerkia erabiltzeko tresnak eskaini nahi dizkiegu, antzerkia modu baikor eta baliogarrian egin ahal dezaten. Sorkuntza geroz eta garrantzitsuagoa den garai hauetan, antzerki eta hezkuntza alorrean eskarmentua duten profesionalen eskutik haien esperientziak partekatu nahi ditugu. Besteak beste, honako gai hauek izango ditugu gogoan:- Antzerkiaren garrantzia hizkuntza lantzerakoan, sorkuntzan, baloreen lanketan, inklusioan, elkar-lanean,. . . 
- Nola prestatu urte osoko lana: nondik hasi eta nola iritsi jarri den helbururaino, bidean galdu gabe.
- Nola landu antzerki mota ezberdinak: zirkoa, pailazoa, mimoa, testu antzerkia, esketxak, txotxongiloak…
- Antzerkiaren alderdi guztiak landu: Ahozkotasuna, hizkuntzaren tresna, gorputz adierazpena, jende aurrean agertzea etab.
- Sormena garatzeko tresnak,
- Talde lana egiteko, inklusiorako, baloreak lantzeko, gatazkak bideratzeko… antzerkiaren inguruko tresnak nola erabili
- Eskolako kurrikuluna antzerkiaren bidez landu eta garatu. Baita ariketak eta jolasez gain, antzezlan bat garatzeko tresnak eskainiko ditugu, eta hori egin ahal izateko urratsak landuko dira. Taldean sortutako antzezlana ala idatzita dagoen testu bat oinarri izanik. Aurtengo ikastaroan gainera landuko da antzerkiaren bidez ikasgaiak nola txertatu ikasketetan. Kurrukuluna nola garatu antzerkiaren bidez. Bi irakasle adituren eskutik, esate baterako memoria historikoa nola landu behar den sakonduko da antzerkiaren bitartez. Memoria eta antzerkia, kultura eta historia. Tresna praktikoak, materiala, antzerki mota ezberdinak, gaiak, baloreak, ariketak, irakurketa. . . Antzerkiaren inguruko topiko ezkorrak hautsi! Eta irakurketarako zaletasuna, parte hartzeko gogoa, jakin-mina,. . . etab berreskuratzea antzerkiaren bidez!HELBURUAK- Antzerkia haur eta gazteen artean indartzeko, ikastetxeetan antzekia sendotzeko eta kurrikulumean sartzeko, horren sustatzaile izango diren irakasle edo monitoreei tresnak eskaintzea da ikastaro honen helburu nagusia.
- Antzerkiari beldurra galtzea, eskaini ditzaken aukerak ezagutaraztea, eta era berean, antzerkia oso "kontu serioa" dela jabetzea.
- Materialak, ariketak, jolasak, etab. partekatu eta material horiek errealitate edo behar bakoitzera egokitzeko baliabideak eskaini nahi digutu.
- Irakasleak trebatu nahi ditugu, ikastetxeetan antzerkia txertatzen eta zabaltzen joateko. Eta bereziki hizkuntza, ahozkotasuna, gorputza eta talde lanaz gain, sormena eta emozioak lantzeko, kanporatzeko eta partekatzeko.
- Ikas materiala antzerkiaren bidez nola landu, barneratu eta partekatu. Antzerkia jakintzaren trasmisore. Ikerketarako bide. NORI DAGO ZUZENDUTA- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- ProfesionalakMETODOLOGIAUda Ikastaroak alderdi teorikoa izango du, baina gehienbat oso praktikoa izango da, beraz jantzi eta oinetako erosoak ekartzea komeni da. Bestalde, ikastetxeetako eguneroan sortzen diren arazoekin lagundu ahal izateko komeniko litzateke zuek zalantza eta kezkaz gurekin partekatzea, zuen behar zehatzei ere erantzun ahal izatekoZUZENDARIAAizpea Goenaga Mendiola | Aktorea, zuzendari eta antzerki idazleaAizpea Goenaga (Donostia, 1959). Magisteritzan eta Arte Eszenikoetan diplomatua da eta interpretazioa, zuzendaritza eta dramaturgia ikasketak ditu. Antzerkiko Ikasketa Aurreratuetako masterra ere egina da. 1978az geroztik film ugaritan nahiz telebistan egin izan du lan aktore, gidoigile edo zuzendari moduan. Antzerki lanak ere argitaratu ditu, baita zuzendu ere, besteak beste, ’Zu(t)gabe’, ’Santxa’, “Ezker-Eskuma” eta ’La Pecera’. Haur eta gazteentzako antzezlanak ere kaleratu ditu. Sariak ere irabazi izan ditu lan horiei esker, hala nola, Serantes saria, Donostia Hiriko Antzerki saria eta Euskaltzaindiaren Toribio Alzaga saria. 2005ean Atxagaren ‘Zeru Horiek’ egokitu eta zuzendu zuen eta 2009an ‘Sukalde Kontuak-Secretos de cocina’ film luzea. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuko zuzendari izan zen. 2017an berriz heldu zien gidoiak eta testuak lantzeari eta zuzendaritza lanari. HIZLARIAK- Amaia Elizalde Estenaga | MHLI. UPV/EHU
- Iker Galarza Larrinaga
- Idoia Gereñu Odriozola
- Juan Larrañaga Michelena
- Alaitz Olaizola Borda
- Anartz Zuaza AlvarezPrograma osoa (pdf)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento