Igor Leturia Azkarateren hitzaldia: "Hizkuntzei aplikatutako adimen artifiziala eta euskara"

Igor Leturia Azkarateren hitzaldia: "Hizkuntzei aplikatutako adimen artifiziala eta euskara"

Datos del evento

Organizado por

iak.eus

Cuando

29/10/2024

Azken urteotan, hizkuntzarekin lotutako adimen artifizialaren gaia puri-purian dago, hizkuntza- eta hizketa-teknologiek aurrerapen izugarria izan baitute. Adimen artifizial sortzailea deritzon azken olatuko sistemek testuak sortu eta galderak erantzuteko ahalmen harrigarria dute; eta lehenago ere, azken bospasei urteetan edo, itzulpen automatikoa, hizketaren ezagutza edo hizketaren sorkuntza bezalako teknologietan jauzi handia eman da. Eta euskara ere hor dago, lehen lerroan egoteko borrokan. Saio honetan, Elhuyarren Orai NLP Teknologiak zentroan hizketa-teknologien arduradun den Igor Leturiak azalduko du adimen artifizialak eta hizkuntza- eta hizketa-teknologiek nola funtzionatzen duten eta zein garapen izan duten historian zehar, bertaratzen direnek ezagutuko dute hauetan euskararen gaur egungo egoera zein den aplikazio errealak ikusiz eta adibide praktikoen bidez, eta teknologion arriskuen eta aukeren inguruan hausnartu ahal izango dute. Igor Leturia Azkarate hizkuntza Teknologietan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, "The Web as Corpus of Basque" tesiagatik. Urteetan, testu-corpusak izan da bere ikerketa-arlo nagusia, eta, bereziki, webaren erabilera corpus iturri gisa. Azken urteetan hizketa-teknologietan aritu da: ASR edo hizketa-ezagutzari dagokionez, Adituren garapena gidatu du, euskarazko transkripzio/azpititulazio eta itzulpen zerbitzu automatikoa; TTS  edo hizketa-sintesiaren arloan, euskarazko TTS teknologia neuronalaren sorkuntzan parte hartu du; eta horrez gain, bikoizketa eta zuzeneko azpititulazio proiektuak ere zuzentzen ditu edo ari da lanean.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento