Arkeologiaren eta Manuel Iradier Txangolari Elkartearen arteko harremanaren sorreraren unea eta lekua aukeratu beharko bagenitu, 1954. Urtea eta Badaia mendilerroaren ekialdeko hegalean dagoen Los Goros haitzuloa hautatuko genituzke, zalantzarik gabe. Izan ere, mugarria ezarri zuen Arabako arkeologia modernoan, urte batzuk lehenago Joxe Migel Barandiaranek eta Domingo Fernandez Medranok hasitakoarekin. 1954ko uztailean Los Goros haitzuloaren beheko galerietan egindako ikerketa espeleologikoetan, metalezko objektuak aurkitu zituzten, ehorzketa batekin batera, Manuel Iradier Elkarteko taldeak. Honako hauek osatzen zuten talde hura: J. A. Mendozak, R. Ruiz Roblesek, J. A. Madinabeitiak eta J. M. Llanosek. Urte batzuk geroago, 1957ko apirilean, P. M. Rodríguez de Ondarra espeleologoak emandako hitzaldi baten ondorioz eta haren zuzendaritzapean, berriz sartu ziren haitzulora, aurkikuntza dokumentatu eta testuinguruan kokatzeko, eta bertako galeriak topografiatu zituzten. Aldi hartan, honako hauek osatu zuten taldea: D. Fernández Medranok, J. Presak, A. Llanosek, P. M. Rodríguez de Ondarrak, M. N. Urrutiak, J. M. Elejaldek, A. Polidurak eta J. A. Agorretak. 1871n, Manuel Iradier y Bulfy izeneko gaztetxo batek —horik dator gure elkartearen izena, hain zuzen ere— jasota utzi zuen kobazulora egindako bisitaren "abentura”, eta gerora Afrikara egingo zituen espedizioetarako prestakuntza gisa hartu zuen.
Ondoren, XX. mendearen hasieran, Luis Heintz naturalista alemaniarrak ikertu zuen haitzuloa, Gasteizko Marianisten ikastetxeko zuzendari izan zenak, bere tesia egiteko. Otogoien 1957. Los Goros haitzuloko aurkikuntza arkeologikoen ikerketa lantaldea.
DEzkerretik eskuinera, zutik: Domingo Fernández Medrano, Armando Llanos, Pedro María Rodríguez de Ondarra, María Nieves Urrutia, Antonio Polidura, José Antonio Agorreta. Makurtuta: Jesús Presa, José María Elejalde. Los GorosHainbat gizakiren gorpuzkiak aurkitu zituzten, eta Riquet doktoreak, antropologoak, ikertu ondoren, lau zirela adierazi zuen: bi gizonezko —bat oso altua—, emakume bat, eta 15-18 urteko mutiko gazte bat. Honako elementu hauk zituzten alboan ostilamendu gisa: aho makurreko "frantziska" edo gerra aizkora baten aztarnak, eraztun batekin errematatutako kako baten zatiak eta larruak zuritzeko tresna bat, besteak beste. Horien guztien artean, profil liriformeko gerriko xafla artikulatu bat da nabarmentzekoa; burdinezkoa, zilarrez eta letoiz damaskinatutakoa, eta kanido zein zerbidoen irudiak dituena. .
Hispania bisigodo garaiko aurkikuntza horrekin hasi zen gure lurraldean ordura arte ezezagunak ziren une historiko batzuen aitortza. Manuel Iradier y BulfyManuel Iradier Txangozale Elkarteak Manuel Iradier y Bulfy afrikanista, esploratzaile eta asmatzaile gasteiztarrari zor dio izena.
Iradier 1854an jaio zen, eta Henry Stanley eta Joaquín Pellónen eraginari esker, oso gaztetatik erakutsi zeun geografiaren eta espedizio zientifikoen inguruko interesa. AIsabel Urquiola emaztearekin eta Juliana koinatarekin batera, 1877an ekin zion bere lehen abenturari, Ekuatore Afrikako oihanetan zehar; gorabeheraz, gaixotasunez eta oinazez beteriko espedizioa izan zen.
Espedizio horren ondorioz, azterlan konplexu eta harrigarria egin zuten, África Tropical (‘Afrika Tropikala’) lanean islatuko zena. Helburu zientifikoa eta kolonizatzailea zuen bigarren bidaia batek, Afrikara eraman zituen berriro, Río Munira (Ginea, gaur egun), hain zuzen ere. Etniei buruzko ikerketei esker, egungo biztanleek hobeto ezagut dezakete haien arbasoen kultura.
"Arkeologia eta Manuel Iradier Txango-Elkartea"
Datos del evento
Organizado por
arkeologiamuseoabibat.eus
Donde
BIBAT. Arabako Arkeologia Museoa
Cuando
Del 07/06/2024 al 31/07/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.