Dikotomizatutako mundu batean dikotomizatutako erritual batek biziraun du. Egungo gizartearekin inolako antzik ez du, baina aldi berean, egungo gizartearen zuzeneko isla da Maskarada. Zibilizazioa eta basakeria aurrez aurre jartzea ez da kontu berria. Bi mundu, bi unibertso: garbia ala zikina, bertakoa ala kanpotarra, ordena ala anabasa, gorriak ala beltzak, ongia eta gaizkia, hegoa eta iparra, heriotza eta bizitza. Maskaradak planteatzen duen mundu zibilizatua eta basatia izango da ikuskizunaren abiapuntua baina bertako pertsonaiak, unibertsoak eta giroak zehaztugabetzeko ariketa batean, ongia eta gaizkiaren tartea lanbrotzeko. Lurralde ezezagun baten ezagutzan Aztoratzen gaituena baretzeko asmoz Iragana iraganean gera dadin
Lurra hil ez dadin
Airea mugi dadin
Alagera, libertatia, edertasunaDantzariak: Txingili’K taldea
Koreografoa, eszena zuzendaria: Eneko Gil
Koreografo laguntzailea: Catherine Arcanuthurry
Musika, konpositoreak: Jeremy Garat, Oihan Oliarj-Ines
Argiztapen diseinua: Ieltxu Ostolaza
Jantziak: Owantshoozi
Ekoizpena: Berritza Elkartea, Kukai Dantza
Abesti sorkuntza: Jean-Louis, Pascale Aramburu Bidabe
Soinua: Ieltxu Ostolaza
Grafismoa: Margita Queheille, Blü LankiaInformazio gehiago: Iturritik Jaialdia (albistea)
"Maxka?roa"
Datos del evento
Organizado por
Donostia Kultura
Donde
Victoria Eugenia Antzokia
Cuando
20/10/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.