Amaranthe

Amaranthe

Datos del evento

Organizado por

Donostia Kultura

Donde

Espiritu Santuaren Eliza (Ibaeta)

Cuando

30/10/2024

Zuzendaria: Johannes Dewilde. Abesbatzen Astearen barruan, Amaranthe (Belgika / Gante) taldearen kontzertua. Dewilde maisuaren lidergopean, Amaranthe abesbatzako 25 kantariek mundu guztia maitemindu nahi dute! Grina handiz eta atsedenik gabe egiten dute lan publikoari abesbatzaren indibidualtasuna baieztatuko duten programa paregabe eta bikainak eskaintzeko. Izan ere, sarritan nazioarteko prestatzaile onenen laguntza jasotzen dute, besteak beste, Panda Van Proosdij eta Jolien De Gendt adituen laguntza. Abesbatzaren kantaeraren sekulako kalitatea goraipatu izan da  duen soinu konpaktua, tinbre ederra, intonazio ezin hobea eta fraseatze zoragarriatik, eta entzuleei interpretazio bikain eta inspiratzailea eskainiz. 2006an sortua, abesbatza oso talde egonkorra eta errespetatua da Flandeseko abesbatza- eta musika-bizitzan. Haien kontzertu-egutegi interesgarria antolatzaile nazionalen nahiz nazioarteko ospetsuen gonbidapenekin aberasten da eta baita hainbat egitasmotan artista eta erakundeekin egindako kolaborazioekin ere, ondorengo hauek, besteak beste: Nekkanacht (hasierako taldea, Kadril), Johan Verminnen ('Stemmen' CDa), Koorlink, Eric Whitacre-ek zuzendutako Vlaams Radio Koor. Horri guztiari esker, nazioarteko abesbatza-lehiaketa entzutetsuetan lortutako garaipen ugariekin batera, Amaranthe gero eta ospetsuagoa da nazioarteko abesbatza-eszenan. 2021ean, 11th World Choir Games Flanders 2021 jaialdian, Amaranthe izan zen abesbatza arrakastatsuena, eta ordura arteko lehiaketen historian emaitza altuenetako bat eskuratu zuen.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento