Getxo Folk 2024: Esne Beltza

Getxo Folk 2024: Esne Beltza

Datos del evento

Organizado por

Getxo Kultura

Donde

Ereagako hondartza

Cuando

14/09/2024

Getxo Folk 2024 jaialdiaren barruan. Ereagako hondartza, aurten ere, Getxo Folk festibaleko jai-giroaren gune nagusia bihurtuko da. Rodrigo Cuevas artista multidiziplinarrak bere erromeria dakarkigu (13an, ostiralean), Asturiasko folklorea eta egungo soinuak uztartuz. Esne Beltza talde euskalduna bere agur-biran murgilduta dago eta reggae, ska eta hiphop doinuez ospatuko du (14an, larunbatean), Xabier Solanoren trikitixarekin batera. Esne Beltza Euskal Herrian sortutako musika talde bat da. Taldea sortzeko ideia Xabi Solanok izan zuen, Fermin Muguruzarekin egindako biran zehar. Taldearen izena Fermin Muguruzak proposatutako paradoxa batetik dator: abeslari zuriek musika beltza interpretatzea. Talde honen musika reggae, ska eta hip-hop-en nahaste bat da, trikitiarekin lagunduta.

Kontrabanda taldeko musikari batzuez gain, talde honi Xabi Solanorekin Etzakit eta The Solanos taldeetan aritutako beste musikari batzuk batu zitzaizkion. Zigor Lanpre, Jon Elizalde, Sergio Ordoñez «Patxuko», Jon Mari Beasain, Aitor Zabaleta, Pello Gorrotxategi, Iban Zugarramurdi, Haritz Lonbide izan ziren Esne Beltzako lehen taldekideak. Hitzak idazteko Jon Garmendia «Txuria», Solanorekin 20 urtetik gorako ibilbide artistikoa egin duen poeta eta idazlea.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento