"Aniztasunaren istorioak"

"Aniztasunaren istorioak"

Datos del evento

Organizado por

vitoria-gasteiz.org

Donde

Ariznabarra Gizarte Etxea

Cuando

Del 03/06/2024 al 13/06/2024

Erakusketa honek Araban elkarbizitzen diren kultura desberdinen lagina izan nahi du; aurpegia eta izena jarri nahi izan diegu euren herrialdeetatik alde egin zuten ia 40. 000 (Ikuspegi) pertsonaren istorioei, lurralde berri hau gaur egun haien etxea izanda. Guztira, 25 irudi jasotzen ditu, Bakerako Lankidetza Batzarrea elkartearen eskutik. Migrazioa gaur egun nazioarteko agertokiko fenomeno garrantzitsuenetako eta konplexuenetako bat da. Zalantzarik gabe, egungo migrazioaren kausa nagusia, pobrezia eta ahultasun egoeragatik milioika pertsonarengan sortutako beharrekin identifikatzen da, eta baita bizitza duina lortzeko aukera eta itxaropen faltarekin. Testuinguru honetan beharrezkoa da emakume migratzaileen egoeran arreta jartzea, zeinen lan aukera nagusia EAEn eta Araban etxeko lanak eta zaintza lanak diren, sektore ezegonkorra, gaizki ordaindua eta langileen eskubideak urratzen dituena, bereziki bizileku-baimena ez duten emakumeen kasuan; emakume, migratzaile eta langile izateagatik diskriminazio hirukoitza jasaten dutenak. Askotariko nazionalitate, sinesmen, hizkuntza, bizimodu, etab. , gure gizartearen aberastasunerako aukera ezin hobea dira. Nolanahi ere, desinformazioak, ezezagunari beldurrak eta aurreiritzi eta estereotipoek eraldaketa hau aberastasun beharrean mehatxu gisa ikustea eragin dezakete, gatazkak eta diskriminazio jarrerak sorraraziz. Bertakoen eta biztanle atzerritarren arteko elkarbizitza sustatzeko pausoak ematea beharrezkoa da.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento