XXVI. Maruri-Jatabeko Dantza Suelto Txapelketa

XXVI. Maruri-Jatabeko Dantza Suelto Txapelketa

Datos del evento

Organizado por

maruri-jatabe.eus

Cuando

15/09/2024

XXVI. urtez, Maruri-Jatabeko Udalak, Korrontzi, “Trapu zarrak” euskal jantziak eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, Dantza suelto txapelketa garrantzitsuenetako baten edizio berri bat antolatu du. Ekimena, datorren igandean, egingo da, irailak 15, 12:00etan Kulturkirolen. 15 urtetik gorako bikoteek parte hartu ahal izango dute, eta derrigorrezkoa izango da euskal usadiora jantzita joatea. Bikoteen parte-hartzea banakakoa izango da (8 urrats). Atsedenaldian, aldez aurretik jakinarazita, dantzariek bi pieza dantzatuko dituzte elkarrekin, eta ezinbestekoa izango da musika trikitixarekin jotzea (fandangoa eta arin-arina txapelketa hasi baino lehen entzun beharko dira). Txapelketa hasi aurretik zozketa bat egingo da bikote bakoitzaren jarduera ordena erabakitzeko. Balorazioari dagokionez, epaimahaiak (gutxienez bi pertsonaz osaturikoa) honako hauek hartuko ditu kontuan jarduketak baloratu eta puntuatzerakoan: urratsak, zailtasuna, bateratasuna, berdintasuna, aurkezpena, adierazkortasuna eta erritmoa. Berdinketarik egonez gero, epaimahaiak erabakiko du zein pieza interpretatu beharko duen bikoteak, baita haren iraupena ere. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute irailaren 11 baino lehen Maruri-Jatabeko Udaleko Kultura Sailean 94 674 22 53/94 674 39 95 telefonora deituz edo euskara. maruri@marurijatabe. eus helbidera idatziz. Zortzi bikotek bakarrik parte hartu ahal izango dute, beraz, txapelketan izena ematen duten lehenengo 8ri emango zaie lehentasuna. SariakGuztira 3 sari banatuko dira:- Lehenengo saria: 300 euro, garaikurra, txapela, zapia eta Mungiako "Trapu zarrak" jantzidendako opari bat.
- Bigarren saria: 180 euro eta garaikurra.
- Hirugarren saria (Bizkaiko lehen bikotearentzat): 150 euro eta garaikurra. Gainerako bikoteek 70 euroko dieta jasoko dute.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento