"Bergé Bildumaren dohaintza"

"Bergé Bildumaren dohaintza"

Datos del evento

Organizado por

bilbaomuseoa.eus

Donde

Bilboko Arte Eder Museoa

Cuando

Del 11/07/2024 al 30/09/2024

Arte Ederren Bilboko Museoa Fundazioaren Patronatuak, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez, Bergé y Compañía enpresak azken hiru hamarkadetan osatutako nazioarteko arte garaikideko Bergé Bilduma dohaintzan jasotzeko proposamena onartu zuen aurreko ekainean. Bilduma horren bitartez, europar, iparramerikar eta latinoamerikar arteak museoan duen presentzia azpimarratzen da, eta zabaltasun eta zorroztasun bikaineko kontrapuntua eskaintzen du, gaur egungo artea testuinguruan kokatzeko. Bergé Bildumaren dohaintza 98 artelanek osatzen dute, eta 1980ko hamarkadaren amaieratik XX. mendearen lehenengo hamarkadara bitartean datatuak dira guztiak. Aipatzekoa da emakumeen artelanen ordezkaritza oparoa eta garai horretako jardun artistikoen aniztasun handia: pinturak, paper gaineko lanak, eskulturak, argazkiak, bideoak eta instalazioak. Sortu zenetik beretik, Bergé Bildumaren xedea izan da nabarmentzen hasitako artisten lehenengo obrak eskuratzea. Bilduma hori osatzen duten lanen artean daude azken urte hauetan beren ibilbidea nazioartean sendotzen joan diren sortzaileen adibideak, hala nola Susana Solano, Pepe Espaliú, Cristina Iglesias, Ibon Aranberri edo Dora García, eta atzerritarren artean, Tim Rollings + KOS, Vik Muniz, Céline van Balen, David Shrigley, Nedko Solakov, Rosario López, João Pénalva edo/eta Moris. Bildumaren dohaintza baliagarria da Bergé Bilduma sortu zeneko helburuetako bati eusteko: gaur egungo belaunaldiei erakustea eta ondorengo belaunaldiei oinordetzan uztea gure munduan gertatzen ari denaren kontakizun kitzikagarria, artearen kodeen bitartez. Era berean, dohaintzak sendotu egiten du Bergé y Cía. enpresak, XIX. mendearen amaieran sortuak, Bilbo hiriarekin eta Bizkaiarekin duen lotura, eta ehun urtetik gorako Arte Ederren Museoaren historiarekin sintonizatzen du. Aipagarria da, halaber, bilduma hori Bilbon izan zen arte garaikideko lehen museoaren sorrera ospatzen den urtean gertatu dela, hau da, Arte Modernoko Museoaren sorreraren ospakizunean, zeinaren oinordeko baita gaur egungo Arte Ederren Museoa. Testuinguru horretan, Bergé y Cía. k Bilbori erakutsitako esker ona adierazten du dohaintzak. Bilduma ezagutzera emateko, eta dohaintzaren erakusgarri gisa, bildumak eskulturagatik izan duen interes bereziaren sei lan adierazgarri erakutsiko dira, iraila bitartean, Sergio Pregoren Hamahiru Centaurusera instalazioa dagoen aretoetan:- Susana Solano. La caritat, n. º 3 (1986-1987)
- Cristina Iglesias. Izenbururik gabea 389. zk. (1990)
- Jonathan Borofski. Counting (3, 326, 754-3, 326, 760) (1990)
- Vik Muniz. Richard Serra, Prop, 1968 (Picture of Dust) (2000)
- Ibon Aranberri. Ornate and rigid (galvanized) (2007)
- Diango Hernández. Izenbururik gabea (2005)Eskultura horiek ezin hobeto osatzen dira Bergé Bildumako lehen obretako baten aurkezpenarekin: Richard Arstchwager iparramerikar artistaren Double Speaker, orain dela gutxi jasoa museoan. 1966an sortu zen, industria-material berri batekin, formikarekin, eta joera minimalistaren jatorriaren adibide aparta da. Bergé BildumaBergé y Cía. Familia-enpresarentzat –1870ean hiru euskal ekintzailek sortua– jarduera eredugarria izan da nazioarteko arte garaikidearen bilduma enpresaren negozio ekosisteman: jatorrizko portu jarduera, ardoaren kultura, garraioa, automozioa eta teknologia berriak. Museoan jaso dugun bilduma hau laurogeiko hamarkadan jarri zen abian, arte garaikidearekiko bokazio nabarmenarekin eta panorama artistikoaren eta gaur egungo gizartearen gai aipagarrien lekukotasuna emateko helburuarekin. 2008an, Bergé Bildumak ARCO saria jaso zuen, bildumazaletasun korporatibo onenari, eta 2011n, IACCCA-International Association of Corporative Collections of Contemporary Art irabazi-asmorik gabeko elkartearekin bat egiteko gonbita jaso zuen. Elkarte horretan bilduta daude mundu osoko hainbat erakunde eta enpresa talderen berrogeita hamar bilduma baino gehiago; eta 2014. urteaz geroztik, gainera, Bergé Bilduma bertako kontseiluko kide izan da. 2015ean Global Corporate Collections liburuan sartu zuten, non biltzen baitira munduko 80 korporazio-bilduma onenak. Azken urteetan, Bergék nazioarteko museo eta erakunde kultural ospetsuek antolatutako erakusketei utzi dizkie bere lanak, hala nola: Centro de Arte Reina Sofía Museo Nazionala, Madrilgo Burtsa, Madrilgo Erkidegoko 31 Alcalá Aretoa, Arte Modernoko Valentziar Institutua, Mapfre Fundazioa, Málagako Picasso Museoa, Joan Miró Fundazioa, Sevillako Arte Garaikideko Zentro Andaluziarra, Iruñeko Nafarroako Unibertsitatearen Museoa, Londresko Tate Modern eta Milton Keynes Gallery, Lisboako Fundaçao Calouste Gulbenkian, Milango Fondazione Arnaldo Pomodoro eta Edinburgoko The Fruitmarket Gallery. 2008an, Bergé Bildumak ARCO saria jaso zuen, bildumazaletasun korporatibo onenari, eta 2011n, IACCCA-International Association of Corporative Collections of Contemporary Art irabazi-asmorik gabeko elkartearekin bat egiteko gonbita jaso zuen. Elkarte horretan bilduta daude mundu osoko hainbat erakunde eta enpresa talderen berrogeita hamar bilduma baino gehiago; eta 2014. urteaz geroztik, gainera, Bergé Bilduma bertako kontseiluko kide izan da. 2015ean Global Corporate Collections liburuan sartu zuten, non biltzen baitira munduko 80 korporazio-bilduma onenak.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento