"Ai gure juaneteak" (Aretxabaleta)

"Ai gure juaneteak" (Aretxabaleta)

Datos del evento

Organizado por

aretxabaleta.eus

Donde

Zaraia Aretoa

Cuando

13/10/2024

Hamarkadak pasa dira Mikel Laboaren kantak konposatu zirenetik eta ez dute galdu orduko indarra eta zirrara. Eta horrexegatik, euskal ondare emozionalaren ezinbesteko zatia direlako, kantak berregituratzeko, berkodifikatzeko ausardia hartu du Patxo Telleriak: “Gureak direlako. Nireak direlako” . Ikuskizun hibridoa da, hitzak eta musikak osaturikoa. Zenbait kanten letren berrinterpretazio erabatekoa da, gaur egungo ikuspuntutik. Musika ere abiatuko da Laboaren kanten melodietatik, baina hitzak bezala, berezko bide berriak jorratuko ditu. Esaniko hitzak estiloan, prosa eta poetikaren erdibidean. Antzezlan eta musika saioaren erdibidean. Fitxa artistikoa:- Egilea: Patxo Telleria
- Zuzendari eszenikoa: Jokin Oregi
- Zuzendari musikala: Adrián García de los Ojos
- Antzezlea: Patxo Telleria
- Musikariak: Adrian Garcia de los Ojos / Iñaki Maruri eta Maider Lopez
- Iraupena: 60 minutu

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento