Hamarkadak pasa dira Mikel Laboaren kantak konposatu zirenetik eta ez dute galdu orduko indarra eta zirrara. Eta horrexegatik, euskal ondare emozionalaren ezinbesteko zatia direlako, kantak berregituratzeko, berkodifikatzeko ausardia hartu du Patxo Telleriak: “Gureak direlako. Nireak direlako” . Ikuskizun hibridoa da, hitzak eta musikak osaturikoa. Zenbait kanten letren berrinterpretazio erabatekoa da, gaur egungo ikuspuntutik. Musika ere abiatuko da Laboaren kanten melodietatik, baina hitzak bezala, berezko bide berriak jorratuko ditu. Esaniko hitzak estiloan, prosa eta poetikaren erdibidean. Antzezlan eta musika saioaren erdibidean. Fitxa artistikoa:- Egilea: Patxo Telleria
- Zuzendari eszenikoa: Jokin Oregi
- Zuzendari musikala: Adrián García de los Ojos
- Antzezlea: Patxo Telleria
- Musikariak: Adrian Garcia de los Ojos / Iñaki Maruri eta Maider Lopez
- Iraupena: 60 minutu
"Ai gure juaneteak" (Aretxabaleta)
Datos del evento
Organizado por
aretxabaleta.eus
Donde
Zaraia Aretoa
Cuando
13/10/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.