Sota familia. Artea eta mezenasgoa erakusketari lotuta. Ibaigane jauregitik Sota eraikinera, eraikin asko altxatu edo erosi zituen hirian Ramón de la Sotak berak. Gaur egun, hiribilduaren arkitekturaren eta irudi publikoaren parte dira. Gaur egun beste xede batzuetarako erabiltzen diren eraikin horietan, Sota familiari berari eta Bilboko kultur eta enpresa-bizitzarekin izan zuen harreman handiari lotutako historiak gordetzen dira. Haien fatxadetan elementu komunak antzeman ditzakegu, hala nola familiaren armarria (haien jatorriaren ikur bereizgarria) eta Bilboko zabalgunea asmatu eta eraiki zen garaiko estilo arkitektoniko ugari. Ibilbide gidatu hauek gonbidapena egiten diete bertaratutakoei, Sota familiaren garrantziaren eta modernotasunaren lekuko diren eta dagoeneko gure historiaren eta egunerokotasunaren parte diren eraikin horiek berraurkitzeko. Ibilbidean, besteak beste, Ibaigane jauregia, Chávarri jauregia, Casa Ramón de la Sota edo Carlton hotela, ikusiko ditugu. Ordutegia: ostegunetan 18:00etan eta larunbatetan 12:00etanDatak:- Ekainak 29
- Uztailak 4, 6, 11, 13, 18 eta 20*
- Irailak 5, 7, 12, 14, 19, 26 eta 28*
- Urriak 3, 5, 10, 12** Ibilbidea euskaraz
Hiri-barruko ibilbideak: "Sota familiaren Bilbon barrenako ibilbideata"
Datos del evento
Organizado por
bilbaomuseoa.eus
Donde
Ibaigane jauregitik Sota eraikinera
Cuando
Del 29/06/2024 al 12/10/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.