Erriberriko Antzerki Jaialdia 2024: "Philía"
Datos del evento
Organizado por
festivalteatroolite.es
Cuando
Del 29/07/2024 al 30/07/2024
2024ko Erriberriko Antzerki Jaialdiaren barruan. Antzerki-pieza honen asmoa da emakumeen arteko adiskidetasunen berezitasunak ulertzea: nerabezarotik helduarora dagoen bilakaera, talde-dinamiken eraldaketa, eta betiko laguntasunen eta urteekin sortzen doazen adiskidetasun berrien arteko aldeak. Alicia Baldesen ‘Amistad Radical’ artikuluan oinarri hartuta (bikotearen eta familiaren afektibitate-sistemak mugitzean eta adiskidetasuna erdian jartzean, hura homogeneizatu egin dela adierazten du), ‘Philia’ piezak galdera batzuk egiten ditu: non gelditzen dira zainketa eta gainerako babes-sareak, adibidez, sindikatu-borroka edo auzotasuna? Laguntasuna despolitizatu da? Zer adiskidetasun-forma eduki nahi ditugu?Ikerketan zehar bildutako istorioen bidez, Paraván konpainiak haiek jokoan jartzeko eta publikoarekin interaktiboa den modu batean itxuratzeko modua esploratzen du, konbentzioei aurre eginez eta giza sentsibilitatea esnaraziz, agertokiaren mugetatik harago. Antzezleak: Aiora Enparantza, Saioa Lara eta Paula Gironi.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.