Hitzaren Eskola 2024

Hitzaren Eskola 2024

Datos del evento

Organizado por

dinamoa.eus

Cuando

Del 07/09/2024 al 23/11/2024

Hitza eman egiten da, jan egiten da, kendu, ukatu, gauza asko egiten da hitzarekin. Egin ere egiten da, hitz egin. Samuel Becketten ustez, hitzak gara: Hitzetan naiz, hitzez eginikoa, beste batzuen hitzak, besteak ere, lekua ere bai, airea, hormak, zorua, sabaia, dena hitzak. Zeure izena, hain zeurea den hori ere, hitza besterik ez, konbentzio sozial bat. Dena hitzak. Eta horrexegatik, hitzezkoak garelako, hainbeste erabiltzen dugulako, gure bizitzetan hain presente egon eta ia oharkabean pasatzen zaigulako askotan, erabaki genuen Hitzaren Eskola egin behar genuela. Hitza bera ardatzean jarrita egin nahi dugu eskola hau. Ez diziplina bat, bere tresna eta teknika espezifikoekin, baizik eta hitza bera, bere ertz guztiekin, bere ahal izugarriarekin, bere izaera eta aukera guztiekin. Hitza hartu, hainbat alderditatik aztertu, geure egin, hitza hartzeko. Geure hitzez ulertzeko eta kontatzeko mundua. Bosgarren edizioa duzu hau, iazkoaren era berekoa. Laburragoa, lehen bezain trinkoa. Lau irakasle izango dira aurten ere, eta bakoitzak irakasle gonbidatu bat ekarriko du bere azken saioan, bere jarduna eta eskolarena aberasteko. Ekitaldi irekia amaieran egingo dugu, itxiera ekitaldi gisa. Informazio gehiagoHasiera data: 2024ko irailaren 7a. Amaiera data: 2024ko azaroaren 23a. Tokia: Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia (Gipuzkoa). Ordutegia: larunbatetan: 09:00-13:00. Izaera: presentziala. Ordu kopurua: 48 ordu. Matrikula prezioak: Orokorra: 400,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 275,00 €. Matrikula epearen hasiera: 2024ko ekainaren 13a. Matrikula epearen bukaera: 2024ko uztailaren 15a. - Hitzaren Eskolari buruzko informazio guztia jasotzen duen dokumentua
- Izen ematea

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento