Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia 2024

Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia 2024

Datos del evento

Organizado por

donostiakultura.eus

Cuando

Del 02/05/2024 al 19/05/2024

Donostia Kulturak, kultur etxe sarearen bitartez, Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren beste edizio bat aurkezten du. Hogeita hamahirugarrena izango da maiatzaren 2tik 19ra bitartean egingo den jaialdia. Ikuslego finkoa duen ekimena da eta urtero jarraitzaile gehiago ditu. Formatu txikiko ikuskizunen askotariko proposamenek osatzen dute eskaintza non hiriko antzerki programazioan bakarlariak, magoak, mentalistak eta antzezlanak izango diren. Aurreko urtean 2 estreinaldi egon baziren ere, aurtengo edizioan 5 estreinaldi izango dira ikusgai. Jaialdi honen xede nagusia da barietate antzerkia zabaltzea hiriko auzo guztietara, bai haren ohiko jarraitzaileei, baita tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoari ere. Poltsiko Antzerki Jaialdiaren bereizgarria da antzezpenetarako oso ohikoak ez diren agertokietan saioak programatzea. Alabaina, agertoki horiek publikoarengandik hurbil dauden espazioak eta lekuak dira (adibidez, tabernak), eta ideia eta formatu berriekin esperimentatzeko bidea ematen dute. Jaialdia kultur etxeen sarearen eguneroko lanaren adibide argia da, hiriko kultur programazioei bestelako begirada ematen dietena, herritarrengandik hurbil dauden ekipamenduak baitira. Poltsiko Sorkuntza sariaEdizio honetan ere Euskarazko Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdiko irabazleak hartuko du parte. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdia Donostia Kulturak antolatzen du, Euskara Zerbitzuarekin eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin lankidetzan. Jasotako proiektuen artean, F taldearen Promesa berdina egin diegu lagun guztieiantzezlana izan da irabazlea. Maite Aizpuruaren zuzendaritzapean, artista desberdinak elkartu dira proiektu honen lantaldean. Finalista izan den beste obra Maider Diaz eta Xabin Fernandezen, Famiglia antzezlana izan da. Ekimen honen xedea, Poltsiko Antzerkiaren eta, oro har, formatu txikiko ikuskizunen esparruan dagoen euskarazko eskaintza indartzea, eta bi bide batez, sorkuntza bultzatzea da. PROGRAMAZIOADonostiako Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiak programa zabala eskaintzen du edizio berri honetan, umorea, kabareta, magia, mentalismoa, bakarrizketak, musika. . . izango dira, hain zuzen, jaialdi honen osagai nagusiak. Betiko moduan, bi hizkuntza ofizialen erabilera eta emakumeen presentzia nahiko parekatuak izatea lortu da. Guztira,  14 konpainiek euren ikuskizunak eskainiko dituzte 32 emanaldietan eta horietatik 16 euskaraz izango dira eta 16 gazteleraz. Emanaldiak hiriko 25 espaziotan banatzen dira. Tartean hainbat estreinaldi izango dira: aipatutako Antzerki Sorkuntzako F taldearenPromesa berdina egin diegu lagun guztieilan irabazlea eta Maider Díaz y Xabin Fernándezen Famiglia. Era berean, Tessa Andonegi y Ainhoa Ayerberek Desorduetan estreinatuko dute, Maitetxu Miak Hau da hau Euskandaloa! eta  Andoni Mutiloaren Gora Poltsiko antzerkia!Jaialdiko azken ostiralean Convent Gardeneko kriptan egingo den festan, The Chanclettes & La Mega PubillarenLa Santa Fiesta, umorez, musikaz eta probokazioz betetako ikuskizuna, eta Andoni Mutiloaren Gora Poltsiko Antzerkia! kabaretaren estreinaldia izango dira. - Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia 2024 (pdf)Programa eta agertokiakMaiatzaren 2tik 19ra emanaldiak eskainiko dira hiriko hainbat taberna eta espaziotan, beti ostegunetik igandera. Ikuskizun guztietarako sarrera doan izango da edukiera bete arte. Honako hau izango da 2024ko edizioaren programazioa:Osteguna 02- 19:00 Next Altza MAGMA MIA BEATRIZ EGIZABAL
- 19:30 Duit Antiguo DESORDUETAN TESSA ANDONEGI + AINHOA AYERBEOstirala 03- 18:30 El Fogón de Miramon Aiete BESARSE DE RISA PACO EN LA LUNA
- 19:00 Etxarriene ZentroaMartutene DESORDUETAN TESSA ANDONEGI + AINHOA AYERBE
- 19:00 Kontadores Bidebieta PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI F TALDEALarunbata 04- 19:00 Gibelurdin-Loiola Loiola BESARSE DE RISA PACO EN LA LUNAIgandea 05- 18:00 Botanika Erdialdea/Centro VER PARA CREER PEIO RIVAS
- 19:00 Vía Fora Amara DUZHE GAIZKI AMAHIRU
- 19:00 Taba Egia PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI F TALDEA
- 19:00 Amuitz Gros FAMIGLIA XABIN FERNANDEZ + MAIDER DÍAZOsteguna 09- 18:00 Botanika Erdialdea/Centro MAGMA MIA BEATRIZ EGIZABAL
- 19:00 Aveniu Loiolako Erriberak/Riberas de Loiola MATERIAL TEATRO DE LOS CHINOS
- 19:30 Garai Antiguo TODO MUY AMARILLO LUIS QUO
- 20:00 Kelly`s Gros NEXO, UN CABARET PSÍQUICO JON ZABALOstirala 10- 19:00 Azoka Erdialdea/Centro MATERIAL TEATRO DE LOS CHINOS
- 19:30 La Taberna Egia TODO MUY AMARILLO LUIS QUOLarunbata 11- 18:30 Etxarriene Martutene MATERIAL TEATRO DE LOS CHINOS
- 1o:30 Goikoa Antigua FAMIGLIA XABIN FERNÁNDEZ + MAIDER DÍAZIgandea 12- 19:00 Taba Egia FAMIGLIA XABIN FERNÁNDEZ + MAIDER DÍAZOsteguna 16- 19:00 Centro Extremeño Intxaurrondo NEXO. UN CABARET PSÍQUICO JON ZABAL
- 19:30 Campus Rugby Bera Bera Aiete VER PARA CREER PEIO RIVAS
- 20:00 Scanner Gros HAU DA HAU EUSKANDALOA MAITETXU MIAOstirala 17- 19:30 Rezola Museum Añorga PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI F TALDEA
- 20:00 El Nido Altza HAU DA HAU EUSKANDALOA! MAITETXU MIA
- 20:00 Convent Garden Erdialdea Centro FESTA/FIESTA THE CHANCLETTES + ANDONI MUTILOALarunbata 18- 19:00 Azoka Erdialdea/Centro FABIOLO: EL GENOMA DEL PAVO RAFA DE LA MAZA
- 19:00 Egiatarra Jubilatuen Elkartea Egia VER PARA CREER PEIO RIVAS
- 19:30 Igueldo Itsas Aurre Igueldo PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI F TALDEAIgandea 19- 18:30 Aitona-Amonen Etxea Intxaurrondo FAMIGLIA XABIN FERNANDEZ + MAIDER DÍAZ
- 19:00 Taba Egia FABIOLO: EL GENOMA DEL PAVO RAFA DE LA MAZA
- 20:00 Vía Fora Amara GORA POLTSIKO ANTZERKIA! ANDONI MUTILOA- DESORDUETANAinhoa Aierbe + Tessa AndonegiKOMEDIAEuskaraDesorduetan irratsaioa zuzenean gozatzeko aukera izango duzue. Egongelan egiten dugu, sofan; aulki batzuk jarriko ditugu, pikatzeko zeozer eta besterik ere…DUIT, Maiatza 02 Mayo, 19:30ETXARRIENE, Maiatza 03 Mayo, 18:30- MAGMA MIABeatriz EgizabalBAKARRIZKETAEuskara / GaztelaniaHaserre nago, sutan, irakiten. . . Sumendia lehertzear dago, Magma Mia!!! Patriarkatuak gorputzetan duen eraginaren azterketa, adin ertaineko emakume baten ikuspegitik. NEXT, Maiatza 02 19:00 (CAST)BOTANIKA, Maiatza 09, 18:00 (EUS)- PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEIF taldeaPERFORMANZEA ETA UMOREAEuskaraPOLTSIKO SORKUNTZA IRABAZLEAEuforiaren aparretan agertuko dira adiskidetasun erromantikoa eta taldearen apologia. Zaratak utzitako tarteetan galderak eta galerak. Gonbidatuta zaude. KONTADORES, Maiatza 03, 19:00TABA, Maiatza 05, 19:00MUSEUM CENTRO REZOLA, Maiatza 17, 19:30ITSAS AURRE KULTUR ETXEA, Maiatza 18, 19:30- BESARSE DE RISAPaco EnlalunaKOMEDIA MUSIKALAGaztelaniaErritmo zitalarekin, Paco Enlalunak bakarrizketatik parodiara eta hortik imitaziora eta musika inprobisaziora eramango gaitu, komedia paregabe batean. EL FOGÓN DE MIRAMON, Maiatza 03 Mayo, 18:30GIBELURDIN LOIOLA, Maiatza 04 Mayo, 19:00- FAMIGLIAXabin Fernanadez + Maider DiazKOMEDIAEuskaraPOLTSIKO SORKUNTZA FINALISTAEz duzu uste familia batzuk, mafia italiarraren antza dutela? Familia beharrean, Famiglia bihurtzen direla?AMUITZ, Maiatza 05, 19:00TABA, Maiatza 12, 19:00GOIKOA,  Maiatza 11, 19:30AITON-AMONEN ETXEA, Maiatza 19, 18:30- DUZHE GAIZKIAmaHiruDRAMA-KOMEDIAEuskaraZer egin dezakegu duela hamar urte hartutako erabakiek gure bizitza aztoratzen dutenean? Zer egin gure sinesmenak egungo errealitatera eta aldatu den iritzi publikora moldatu behar ditugunean?VIA FORA, Maiatza 05, 19:00- VER PARA CREERPEIO RIVASMAGIAGaztelaniaPeio Rivasek magia eta musika protagonista bilakatzen dituen ikuskizuna aurkezten du, efektu klasikoak eta modernoak uztartuz. BOTANIKA, Maiatza 05, 18:00CAMPUS, Maiatza 16, 19:30EGIATARRA JUBILATUEN ELKARTEA, Maiatza 18, 19:00- MATERIALTeatro de los ChinosKOMEDIAGaztelaniaBaztertuak izan ziren ideiaz osatutako pieza bat da Material. Behar adina onak ez zirela esan zizutelako, edo zuk zeuk ere hala esan zenuelako. Eta berriz saiatuko banintz?AVENIU, Maiatza 09, 19:00AZOKA, Maiatza 10, 19:00ETXARRIENE, Maiatza 11, 18:30- TODO MUY AMARILLOLuis QuoKOMEDIAGaztelaniaUmore lotsagarri eta politikoki desegokia, LGTBIQ+ ikutu batekin, baina sexualitate guztientzat egokia. Denetarik topatuko duzu hemen, ohiko klixeak izan ezik. GARAI, Maiatza 09, 19:30LA TABERNA, Maiatza 10, 19:30- NEXO. UN CABARET PSÍQUICOJON ZABALMENTALISMOAGaztelaniaJon Zabal mentalistak ikusleen bizitzan errealitateari buruz ezarritako edozein ideia zalantzan jarriko du. KELLY’S, Maiatza 09, 20:00CENTRO EXTREMEÑO, Maiatza 16, 19:00- HAU DA HAU EUSKANDALOA!Maitetxu MiaKABARETAEuskaraBartzelonako Euskal Etxeko etxekoandrea lehenengo aldiz da Donostian. Umorea, musika, kritika eta irreberentziaz beteriko show-a. Inoiz ez dira bi saio berdin izaten!SCANNER, Maiatza 16, 20:00EL NIDO, Maiatza 17, 20:00- EL GENOMA DEL PAVORafa MazaKOMEDIAGaztelaniaFabiolo pozik dago bere genoma sekuentziatu duelako eta honekin, zoriontasunaren oinarri molekularrak aurkitu dituelako. Pijeriak eta Genetikak  (Epijonetika) bat egiten dute historian zehar garatzen den bidaia honetan. AZOKA, Maiatza 18, 19:00TABA, Maiatza 19, 19:00- GORA POLTSIKO ANTZERKIA!Andoni MutiloaKABARETAEuskaraNi, lehen, pertsona arrunta nintzen, zuek bezalakoa. Orain, aldiz, artista distiratsua. Nolatan lortu dut honaino iristea?VIA FORA, Maiatza 19, 20:00- FESTAThe Chanclettes & La Mega Pubilla + Andoni MutiloaASKOTARIKOAeuskara / gaztelaniaPoltsiko Antzerkia Jaialdiaren itxiera festa. LA SANTA FIESTA. THE CHANCLETTES & LA MEGA PUBILLAren emanaldi ero eta zirikatzaileena jaialdiaren 33. edizioan (Kristoren adina), homofobiaren aurkako egunean eta komentu ohi batean. ANDONI MUTILOAren GORA  POLTSIKO ANTZERKIA! kabaretaren estreinaldia. CONVENT GARDEN, Maiatza 17, 20:00

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento