"Bat-bateko bertsoak transkribatzeko ikastaroa"
Datos del evento
Organizado por
www.bertsozale.eus
Donde
Nafarroako Bertsozale Elkartea
Cuando
12/09/2024
Irailaren 12an izanen da bat-bateko bertsoak transkribatzeko ikastaroa, Iruñeko Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitzan, 18:00etatik 20:30era tartean. Ikastaroan, bat-batean kantatutako bertsoak transkribatzeko irizpideak azaltzeaz gain, ariketa praktikoak ere egingo dira. Ikastaroa doakoa da, eta interesa duen edonork parte har dezake, baina bereziki baliagarria izan daiteke txapelketetan transkibatzaile lanetan aritzen direnentzako, kazetarientzako zein bertso irakasleentzako. Irailaren 5a baino lehen eman behar da izena. Horretarako, ikerkuntza@bertsozale. eus helbidera idaztea nahikoa da, izen-abizenak eta telefonoa jarriz.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.