Nafarroako antzerki sozial eta komunitarioaren jaialdia

Nafarroako antzerki sozial eta komunitarioaren jaialdia
Teatrodix, Nafarroako antzerki sozial eta komunitarioaren jaialdiak, laugarren urtez jarraian, sorkuntza-topaketak, obrak, laborategiak, ikastaroak eta abar antolatu ditu Iruñean, Bilbon, Tuteran, eta Azkoienen. Ekitaldi horiek guztiak urriaren 27ra arte gauzatuko dira hainbat espaziotan.

Teatrodix jaialdia 2021ean jaio zen Paris 365 jantoki soziala, Ados Teatro, Arteriak Gestion Flujos Creativos eta kudeatzaile kultural batzuen eskutik, eta urte horretan bertan Kulturix Elkartea sortu zuten, “gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko ekimen artistikoak sortzeko eta arte eszenikoetako profesionalak trebatzeko xedearekin”.

Antolatzaileek hala definitzen dute: “Teatrodix gizarte eta komunitateko arte eszenikoen jaialdia da, eta talde ahulenen kulturara ahotsa eman eta sarbidea erraztu nahi du, elkarrizketa eta topaketa ahalbidetzen duten konfiantza eta laguntza sareak sortuz. Laugarren edizio honetan urrats bat gehiago ematen du eta urteroko proiektu baten garapena planteatzen du, non antzerki komunitarioko ikerketa eta sorkuntzarako bi laborategi egingo diren”.

Denetarik izango da, adibidez, Argiaren Abiadura izeneko tailerra. Sorkuntza eszeniko berritzailea da, mundu osoko herrialde ezberdinetako adineko pertsonekin batera sortua. Adineko pertsonekin batera sortutako antzerki-proiektua, euren bizitzaren iragana eta bizi duten hiria ulertu eta etorkizuna euren ikuspuntutik irudikatu nahi duena.

Horretaz gain makina bat obra oholtzaratuko dira, tartean, Haustenen Paradisua, Arrotz Bati Omenaldia, (Ez) Hondakinak, Anan,…

Ekitaldi guztien gaineko informazio zehatza hemen kontsultatu ahal duzue.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento