Iruñeko Topaketak 2024: Ikastaro Intentsiboa Altzuzan

Iruñeko Topaketak 2024: Ikastaro Intentsiboa Altzuzan

Datos del evento

Organizado por

www.losencuentrosdepamplona.com

Donde

Altzuza

Cuando

Del 27/09/2024 al 29/09/2024

Iruñeko Topaketak 2024 kultura, arte eta pentsamendu independenteari eta kritikoari buruzko nazioarteko biurtekoa da, eta Iruñean egingo da 2024ko urriaren 3tik 13ra. Hainbat esparrutako artisten, idazleen eta pentsalarien nazioarteko topaketa da, eta egungo munduaren erronka konplexuei buruz gogoeta egitea du xede. Iruñeko Topaketen Eskola esperimentazioa, pentsamendua eta diziplina artistikoen gurutzaketa uztartzen dituen hezkuntza-gunea da, haur eta gazteei arreta ematen diena. Iruñeko Topaketen Eskolak, Oteiza Museoarekin elkarlanean, asteburu bateko ikastaro intentsibo bat antolatu du Altzuzan (Nafarroa) 2024ko irailaren 27, 28 eta 29an. Gazteei zuzendutako ikastaro honen helburua da saio praktikoak eta parte-hartzaileak egitea hainbat artistarekin, esperimentazioaren bidez artista horien mintzairetara eta proposamenetara hurbiltzeko. 

Bertan izango da Ramón Andrés, poeta, idazlea eta Iruñeko Topaketetako zuzendari artistikoa; eta hauexek izango dira parte-hartzaileak: Xabier Erkizia, musikaria, soinu-artista, ekoizlea eta irakaslea; Txalo Toloza eta Laida Azkona, arte bizien proiektuak egiten dituzten artistak, eta Marina Lameiro, zinegilea eta ekoizlea.

- Nori zuzendua: arte ederretan, literaturan, ikus-entzunezkoetan eta, oro har, kulturan interesatuta dauden 18 eta 24 urte bitarteko 15 laguni, gehienez ere; ez da aurretiazko ezagutzarik eskatzen, baina aintzat hartuko dira esperientzia eta izena emateko fitxan erakutsitako interesa.
- Egitekoak: izena emateko fitxa betetzea eta parte hartzeko interesa labur-labur azaltzea.
- Izena emateko datak: ekainaren 13tik abuztuaren 25era.
- Hautatutako pertsonen jakinarazpen-data: abuztuak 28.
- Kostua: 20 €, bazkaria, afaria eta ostatua barne Altzuzako aterpetxean.
- Informazio gehiagorako: info@losencuentrosdepamplona. com.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento