CIMA EN CORTO emakume zinemagileen sorkuntza zinematografikoa zabaltzea, euren lana publiko orokorrari hurbiltzea eta ikus-entzunezkoei eta gizarte garaikideari buruzko eztabaida ikuspegi feministatik aberastea helburu dituen film laburren erakusketa bat da. Saio berezi hau Artium Museoan egingo da, CIMAk Nafarroan duen ordezkaritzaren eta (H)EMEN, Euskadiko ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreetako emakumeen elkartearen laguntzarekin. Euskadiko eta Nafarroako zinemagileen arteko topagune gisa ere planteatzen da erakusketa-emanaldia, sektoreko profesionalen arteko lankidetza sendotzeko eta euren lana publiko orokorrari helarazteko. Proiekzioaren ondoren, Helena Bengoetxea zinemagileak gidatutako solasaldia izango da film laburren zuzendariekin. Kristina Zorita kazetari, zinemagile eta (H)emen-eko lehendakarikideak aurkeztuko du saioa. Euskadiko eta Nafarroako zinemagileen sei film laburrek ikuspuntu desberdinetatik aztertzen dituzte emakumeen gorputzek borroka-eremu bezala. EMAKUMEEN GORPUTZAKPrioridades, 2023
Tamara Lucarini CortésChicas prepago, 2022
Isabel Saéz PérezTigre bat, 2019
Amaia San SebastiánIntercambio, 2024
Amaia YoldiAgnés, 2019
Irati Elortondo GarcíaTxotxongiloa, 2022
Sonia EstévezAntolatzaileak: CIMA eta (H)emen. Kultura Ministerioak diruz lagundutako proiektua (Kultura-ekintzarako eta -sustapenerako laguntzak). Argibide gehiago: www. cimaencorto. com.
"CIMA en corto. Distantzia motzak"
Datos del evento
Organizado por
artium.eus
Cuando
29/06/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.