Ja! Bilbao 2024: "Arte Kafka" (Juan Tallón & Bárbara Mingo)

Ja! Bilbao 2024: "Arte Kafka" (Juan Tallón & Bárbara Mingo)

Datos del evento

Organizado por

jafestival.com

Donde

BBK Aretoa

Cuando

11/10/2024

2024ko Bilboko Ja! jaialdiaren barne. "Arte modernoaren nabarmenkeriak, hutsalkeriak eta gehiegikeriak hain dira absurdoak, ezen Kafkaren kontakizun batean ondo emango luketen. Horren adibide dira Duchamp-en pixalekua eta Cattelan-ek horman itsatsitako platanoa, Yves Klein-en erakusketa ikusezina eta milioi bat dolarrean saldu eta berehala Banksy-ren lan bat suntsitu izana, “Maitasuna zaborretan dago” obra sortzeko. Ezin ahaztu ere Richard Serraren hogeita hamazortzi tonako eskulturaren desagerpena. Horretan oinarrituta idatzi zuen Juan Tallónek ‘Obra maestra’ eleberria. Barbara Mingok ere arteari buruz idatzi du ‘Vilnis’ liburuan eta hainbat prentsa-artikulutan. Mahai-inguru honetako parte-hartzaileak Kafkaren zaleak dira, eta, hain zuzen ere, Kafka haien kontakizunetako pertsonaia bat izan da askotan. Arte modernoa eta Kafka, gure gonbidatuek asaldatutako koktel batean, txinpartatsua izango da zalantzarik gabe. "Ekitaldiaren ostean, liburuak sinatuko dira.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento