Bilboko Udal Txistulari Banda & Oinkari Dantza Taldea: "Haziak eroan"

Bilboko Udal Txistulari Banda & Oinkari Dantza Taldea: "Haziak eroan"

Datos del evento

Organizado por

bilbao.eus

Donde

Euskalduna Jauregia

Cuando

27/11/2024

Bilboko Udal Txistulari Bandaren 2024-2025ko denboraldiak Tradizio koloretan du izena, eta urriaren 7tik 2025eko apirilaren2ra bitartean izango da. Bilboko taldeak berrikuntza erakargarriekin ekiten dio aurtengo denboraldiari eta ikuskizunetara den publikoak erritmo eta melodia tradizionalen eta berrikuntza eta beste musika genero eta estilo batzuen konbinazioaz gozatuko du, baita beste diziplina artistiko batzuekin ere. Gorka Zabaleta buru duen taldeak kolaborazio sare zabal eta heterogeneoa izango du bere emanaldietan. Batzuk ohikoak bihurtu dira eta publikoak espero eta asko baloratzen ditu; beste batzuek, berriz, harritzea eta denboraldiari kolore berri bat ematea dute helburu. Azaroaren 27an Udal Bandak bat egingo du bere aliatu handienetako batekin, Oinkari Dantza Taldearekin, "HAZIAK EROAN" kontzertua eskaintzeko, zeinean euskal erritmoak eta dantzak izango diren ekitaldiaren ezaugarri nagusiak. Bertaratzen direnek koreografia sinkronizatu eta kementsuez gozatu ahal izango dute, bandak interpretatutako melodiei bizia emango dietenak, ikuskizun berezi eta magiko bat sortuz, bai ikusmenean, bai entzumenean. Kontzertu hau aukera paregabea izango da euskal kulturan murgiltzeko eta bere tradizioen edertasuna musikaren eta dantzaren bidez gozatzeko. Interpreteen teknika tradizioarekiko grinarekin bat egite honetan Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko eta Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko (Musikene) ikasleek hartuko dute parte. Gorka Zabaleta, Idoia Kareaga, Sabin Bikandi, Asier García eta Peio Irigoien musikariek osatzen duten egungo Bilboko Udal Txistulari Banda, Gorka Zabaletaren zuzendaritzapean, hasieratik nabarmendu da emanaldien kalitateagatik eta aniztasunagatik.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento