Praktika Artistikoen eta Kultura-ikasketen masterra: Gorputza, Afektuak, Lurraldea (2024-2025)

Praktika Artistikoen eta Kultura-ikasketen masterra: Gorputza, Afektuak, Lurraldea (2024-2025)

Datos del evento

Organizado por

centrohuarte.es

Cuando

Del 07/10/2024 al 04/06/2025

Praktika Artistikoen eta Kultura-ikasketen masterra: Gorputza, Afektuak, Lurraldea modu independentean egin daitezkeen lau modulutan banatutako berezko titulu erdipresentziala da. Hainbat herrialdetako artistek, ikerlariek eta unibertsitateko irakasleek osatzen dute irakasle-zerrenda. HUARTE Arte Garaikideko Zentroak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) sustatuta, akademiaren eta arte garaikidearen arteko topagunea da master hau, non esperimentazio metodologikoa eta pedagogia kokatuak diren nagusi. Diziplinaz gaindiko ikerketa esparru bat eskaintzea du helburu, egungo praktika artistikoak birpentsatzeko aukera egon dadin. Programak hiru ikerketa-lerro ditu ardatz (modu independentean egin daitezke 16 ECTS kredituko Unibertsitateko Aditu titulua lortzeko):- Generoa eta bisualitateak: teoria feministen eta ikerketa bisualen, artistikoen eta performatikoen arteko elkarguneak aztertzean jartzen du arreta.
- Lurraldea: alde batetik, Euskadiko eta Nafarroako kultura-ikerketen edukiak biltzen ditu eta bertzetik, kultura-ekologienak.
- Afektuak eta ezagutza kokatua: praktika artistikoan eta artearen ikerketan pentsatzeko orduan afektuek duten garrantzia aztertzen du. Aldi berean, badago praktika artistikoan oinarritutako ibilbide bat, hori ere era independentean egin daitekeena Unibertsitate Espezializazio titulua eskuratzeko (30 ECTS kreditu). Praktika artistikoak: tokiko eta nazioarteko artistek zuzendutako lantegi trinkoak, sormen laborategiak, banakako ikerketa lan bat (MALa) eta taldekako bertze bat. Hauek osatzen dute masterraren zuzendaritza akademikoa:- Maite Garbayo Maeztu (Serra-Húnter irakaslea, Bartzelonako  Unibertsitatea)
- Amaia Arriaga Azkarate (NUP, Giza eta Hezkuntza Zientziak Saila)
- Oihana Garro (EHU/UPV)Oskia Ugarte Abarzuzak, HUARTE Arte Garaikideko Zentroaren zuzendariak, osatzen du Batzorde Akademikoa. Hizkuntza- Gaztelania
- Euskara
- IngelesaHasiera2024ko urria. OrdutegiaAurrez aurreko eskola trinkoak hilean astebetez (astelehenetik ostegunera, goiz eta arratsaldez), urria eta maiatza artean. Hilean hiru aste: bi online saio sinkrono (astelehenetan eta asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara). Gainerako online saioak: asinkronoak (antolaketa ikasle bakoitzaren esku). Formatua (modalitatea)Erdipresentziala. Moduluak modu independentean egiteko aukera. Iraupena2024ko urria - 2025eko ekaina. Kredituak | Prezioa60 ECTS | 39 €/ECTS. - Izen-ematea

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento