MagialdiAraba 2024: egitaraua

MagialdiAraba 2024: egitaraua

Datos del evento

Organizado por

kulturaraba.eus

Cuando

Del 31/08/2024 al 15/09/2024

MagialdiArabaren X. edizioak magia eramango du lurraldeko 16 herritara, abuztuaren 31tik irailaren 15era bitartean. Magia jaialdiak berriz ere prestakuntza, sorkuntza eta zabalkundea bateratuko ditu, eta Gasteizko Magialdiaren atarikoa izango da. Beraz, MagialdiAraba Arabako 16 herritan egingo da, haurrentzako eta helduentzako magia lantegiak, hurbileko magia animazioa eta magia ekitaldiak barne hartzen dituen programa batekin, hainbat artistaren eskutik, hala nola  Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño, Txoborro Magoa eta Altrius Magoa. Lantegi/tailer guztiak euskaraz eskainiko dira. MagialdiAraba proiektua Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eta Vital Fundazioak finantzatutako proiektua da, parte hartzen duten udalen laguntzarekin. Arabako Ilusionisten Elkarteak kudeatzen du programa hau; urtero Arabako Lurralde Historikoko hainbat herritan gauzatzen da, eta probintziako kultura jarduera sustatzea eta diziplina artistiko hori arabarrei hurbiltzea du helburu. Ilusionisten Elkarteak Gasteizen eta probintzian antolatzen duen Magialdia programa ofizialaren parte da MagialdiAraba, eta egiten diren zabalkunde ekintza guztietan sartuta dago haren programazioa. - MagialdiAraba2024: egitaraua (pdf)2024 EGITARAUA:Abuztuak 31 GESALTZA AÑANA

 Irailak 1

ZUHATZU KUARTANGO

 Irailak 2

ARMIÑÓN

 Irailak 3

ALEGRÍA-DULANTZI

 Irailak 4

YÉCORA

 Irailak 5

IZARRA

 Irailak 6

LUIAONDO

 Irailak 7

OKINA

 Irailak 8

ARAIA

 Irailak 9

LA PUEBLA DE ARGANZÓN

 Irailak 10

AGURAIN

 Irailak 11

NANCLARES

 Irailak 12

ARAMAIO

 Irailak 13

OKONDO

 Irailak 14

PEÑACERRADA-URIZAHARRA

 Irailak 15 KOMUNIOI

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento