Kultura plazara! 2024: "Adiós a Peter Pan"

Kultura plazara! 2024: "Adiós a Peter Pan"

Datos del evento

Organizado por

www.vitoria-gasteiz.org

Donde

Salburuko gizarte-etxeko plaza

Cuando

03/09/2024

Kultura Plazara! 2024 egitarauaren barne.

Mariak, irudimen handiko neskatoak, maite ditu aitonak azaltzen dizkion ipuinak, istorioak eta abenturak. Aitonarekin pasatzen ditu arratsaldeak Peter Pan izatera jolasten. Baina, gau batean, ume galduek Maria eramango dute haren gelatik Sekula Betiko Lurraldera. Eta orduantxe biziko ditu lehen pertsonan abenturak. Piratak, Txilina, indioak eta James Matthew Barriek idatzi zuen iruditeria beraren errealitatearen parte bihurtuko dira.

Txotxongilo eta aktoreen ikuskizun zaindua dugu hau, sentibera eta dibertigarria, une oro txikien eta handien konplizitatea bilatuko duena eta lehen unetik liluratuko zaituen eszenaratze eder batekin.

Oraingo eta betiko ipuina, familia osoarekin gozatzeko.

Festuc konpainiak eszenatutako lana da hau. Lleidatik egingo digute bisita, hainbat urtez Gasteizen artista hauekin gozatzeko aukerarik izan gabe egon ondoren.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento