Paisaiak ibilbide luzea egin du genero piktoriko moduan. Hasiera umila izan zuen arren, gaur egun mundu osoan aitortu eta estimatzen den artea da. Hasiera batean genero hau betidanik egon izan dela iruditu lezake, baina errealitatea bestelakoa da. Paisaia ez zen genero independentea izan ez Antzinaroan, ez Erdi Aroan. Agertzen zen arren, apaingarri edo fondo moduan baino ez zen erabiltzen. Errenazimenduan hasi ziren espazioa eta natura indarra hartzen, humanismoaren eta perspektibaren berdeskubrimenduaren eskutik. Hala, Leonardo da Vinci eta Albrecht Dürer bezalako artistak natura ikertu eta zehaztasun eta errealismo handiagoz islatzen hasi ziren. Herbehereetan, natura protagonismoa hartzen hasi zen Joachim Patinir gisako artisten lanetan (azken hori paisaien lehen margolaritzat jotzen da, generoaren zentzu modernoan). Testuinguru horretan, garai barrokoan (XVII. eta XVIII. mendeak), paisaia genero autonomo moduan finkatzen hasi zen. Holandan, Jacob van Ruisdael eta Jan van Goyen bezalako artistak izan ziren paisaien pinturan aitzindari, Holandako landa eremuaren eszena errealistak tarteko.
Une hartatik aurrera, paisaia genero piktoriko bihurtu zen eta aldi historiko bakoitzean modu desberdinean tratatu zen, garaian garaiko estilo eta edertasun estandarren arabera.
Beraz, paisaiak bilakaera handia izan duela esan genezake, fondoko apaingarri izatetik genero autonomoa osatzera iritsi baita, gizakiak naturarekin izan duen harreman aldakorraren lekuko.
"PAISAIA GENERO PIKTORIKOTIK HARATAGO"
Datos del evento
Organizado por
durangomuseoa.eus
Donde
Durangoko Arte eta Historia Museoa
Cuando
Del 18/07/2024 al 22/09/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.