"NAIZ ALA NAHI? Berezkoa ala ikasia" (Estreinaldia)

"NAIZ ALA NAHI? Berezkoa ala ikasia" (Estreinaldia)

Datos del evento

Organizado por

iak.eus

Donde

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia

Cuando

25/10/2024

Beatriz Egizabalen ikuskizun berriaren estreinaldiaFeminista jaio ala egin egiten da? Zu jaiotzerakoan zure burmuinak badaki feminista izango zarela? Kontuan izanda emakumea izango ote zaren oraindik ez dakiela, ba feminista ere egin egingo zara. Zu zure burmuina zara? Zu zure burmuina bazara ezin duzu zure burmuinaz hirugarren pertsonan hitz egin? Nola bilakatzen da izaki obediente bat feminista? Obedientea den izaki bat feminista izan daiteke? Feminista izan nahia eta feminista izatea berdina da?Galdera hauei erantzun nahiean bizitzan feminismoak izan duen eragina aztertuko dut. Haurtzarotik heldutasunera. Inguru normatiboak izandako eragina. Inguru ez normatiboak izandako eragina… feminismoaren olatu desberdinak aztertuz. Zer ulertu dut? Zer ez dut ulertu? Zer ulertu dut gaizki? Gaizki ulertzea ez ulertzea da? Ondo ulertzea, ulertzea da? Ezer ulertu gabe bizi gaitezke? Antza denez bai…edo ez?KomedialdiaUmorearen testuinguruan Araban honezkero martxan diren egitasmoen arteko hartu-emanak sustatzeko xedez jaio den umore jaialdia da Komedialdia. Umoreak pertsonon bizitzan duen garrantziaz eta honen funtzio terapeutikoaz jabetzea du helburu. Umorearen bitartez sortutako aldarte positiboak gure osasun fisiko eta mentala hobetzen  ditu. Komedialdiak arlo ezberdinetako elkarlan sarea sortu nahi du, hala nola: kultura, ekitaldiak, osasuna eta pertsonon ongizatea enpleguaren sustapena eta ekonomiaren berreskuratzearen bitartez. Eta hau dena, umorea kohesio-tresna gisa erabiliaz. *Sarrerak astebete lehenago salgai.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento